Rosa Orbe Urkiaga
Arrieta (Bizkaia) (1928)
Biografia
Arrietako Olatxu baserrian jaio zen 1928. urtean. Gurasoak Arrietakoak zituen: ama Lekunberri baserrikoa eta aita Olatxu bertakoa. Bost ahizpatan bigarrena izan zen. Umetatik hasi behar izan zen baserrian beharrean, baina eskolara joan ahal izateko, gurasoek Bermeora eraman zuten bere amaren izeko baten etxera bizitzera. Hamaika urte igaro zituen Bermeon izekorekin bizitzen eta tarte horretan, bertako karmeldarren ikastetxean ikasi zuen. Etxera bueltatu zenean, alboko baserri eta herrietatik, etxeko esnea eta etxeko produktuak saltzen jardun zuen eta horretaz gain, jeneroa azoka ezberdinetara eramaten zuen ere. Handik gutxira, Felipe Andikoetxea ezagutu eta 25 urterekin ezkondu zen. Senarrak Washingtonera (AEB) joan behar izan zuen artzain moduan lanera eta bertan igaro zituen hamar urteetan, berak baserria mantendu eta izandako bi seme-alabak jagoteaz gain, Olatxuko produktuak saltzen jarraitu zuen. Bere senarrarekin batera egin genion elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AET-006 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Andere Gonzalez | ||
AET-007 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Andere Gonzalez |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?