Arrieta

Bizkaiko iparraldean dagoen udalerri txiki eta euskalduna da, Mungialdean kokatutakoa. Sollube mendiaren magalean dago eta Busturialdearekin muga zuzena du; izan ere, udalerriaren %10 Urdaibaiko lurraldean dago. Herri hauek ditu mugakide: iparraldean, Busturia eta Meñaka; hegoaldean, Morga; ekialdean, Errigoiti; eta, mendebaldean, Fruiz. Arrietako auzoak lau entitatetan banatzen dira: Libao erdialdean, Agirre iparraldean, Olatxua-Olabarri hegoaldean eta Jainko-Oleaga ekialdean. Ekonomiari dagokionez, nekazaritza eta abere eta baso ustiapenak du garrantzi gehien.

  • Hizlariak: 4
  • Zintak: 7
  • Pasarteak: 19
  • Transkribatutakoak: 2
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 19

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia