Jose Mari Gerekaetxebarria Larrea Magaltza

Arrieta (Bizkaia) (1950)

Biografia

Magaltza baserrikoa, guraso biak Arrietakoak zituen. Lau senidetan zaharrena. 1966an aita Ameriketara joan zen artzain eta berak bide bera egin zuen 1972an. Hagerman (Idaho) herrira joan zen, John and Sandy konpainiara lanera; aitarekin egin zuen lana bi urtean, "campero" eta gero arrantxoko lanetan jardun zuen. 1979an Jose Goitiandiaren zabor-bilketa enpresan hasi zen, Ketchumen (Idaho) eta 22 urte igaro zituen bertan. Azken urteak Sun Valleyko eskola bat garbitzen eta mantenimenduan eman ditu. Goodingeko (Idaho) euskal etxeko kidea da, eta sukaldari ibiltzen da bertan, boluntario moduan, Pegy bere emaztearekin batera (ezkoziarra da, gaztetan Ameriketara etorria; bi alaba dituzte). 

Zintak

KodeaDataProiektua
AET-010 2025 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia