Felipe Andikoetxea Uriarte

Arrieta (Bizkaia) (1925)

Biografia

1925ean jaio zen Mungiako Aldeko baserrian. Hau Mungiako udalerriaren barne zegoen arren, eskolara eta eguneroko bizitza egitera Fruizera joaten ziren. Aita Aldekon jaiotako matarifea izan zen eta ama alboko baserriko etxekoandrea. Lau neba-arrebatatik hirugarrena izan zen eta 13 urterekin, Arrietako baserri batera morroi bezala eraman zuten. Morroi lanetan ibili zen 16 urterekin Fruizeko arotzeri bateko laguntzaile sartu zen arte. Gerra garaian, Galdamesera bidali zuten eta handik etxera bueltatu zenean, 28 urterekin, Arrietako Rosa Orberekin ezkondu eta bertara bizitzera joan ziren. Momentuko egoera zela-eta, Washingtonera (AEB) joan behar izan zuen artzain lanetan; barre artean, 3000 ardi jagon behar izan zituela kontatu zigun. Hamar urte igaro zituen bertan eta etxera gutxitan bueltatu ahal izan zen arren, familiarekin eta izan zituen bi seme-alabekin kontaktua mantentzen saiatu zen. Bere emazteagaz batera egin genion elkarrizketa.

Zintak

KodeaDataProiektua
AET-006 2012 Euskal Herriko Ahotsak
AET-007 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia