Erlijioaren garrantzia gizartean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-188-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Pentsakera aldaketa. Erlijioaren garrantzia. Acción Católica, La Tercera Orden Franciscana...
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Danel Goikolea
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:04:10
- Erref: ARR-188/023
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Kongregazioak
Transkripzioa
-Zuk esan dozu oso katolikua zintzela. Oin ez zara hain katolikua.
-Beitu. Ni oso katolikia nintzen, eta uste dot Mondrauera etorri arte ez nintzela izengo hainbeste. Han eleixara fan biher giñen, baiña gure aitte ez zan faten eleixara. Ama faten zan, baiña igual zan sozialki ez euelako oso ondo ikusitta; ez dakit zenbateraiñoko fediaz fango zan; fan eitten zan. Gure etxien ez zan errezetan erresaixoik. Anai bat seminarixora be fan zan. Bi urtetan egon zan seminarixuan eta etorri zan etxera. Osea, libertadie euan etxian: "Nik abare fan gura dot." "Ba fari." Arriue gertatu eta fan. "Nik mezetara fan gura dot." Preguntau biherrik be ez. Eta gehixao da... Mondrauera etorri gintzenien Mondrauen euen eleixarako joera haundixa. Eta gero beste espaziorik be ez geukan emakumak, e. Orduen izen biher ziñen "Acción Catolicakua", edo "de La Tercera Orden Franciscana", eta ni horra faten nintzen, ze hor frailliek eozen, eta frailliek zien euskalduntxuauek. Ez dakit ba, zabaltxuauek edo holan.
-Zer zan "La Tercera Orden Franciscana"?
-Hori ba franziskanuek euken, itxurie, hiru ordena. Bat zan seglarrena, bestiek zien hermanuek edo holan, eta bestiek zien mezakuek. Eta zan como "Hijas de María" edo, holako asoziaziño bat zan "La Tercera Orden". Gaztiek eta zaharrak izeten zien. Eta, klaro, han emuten otsuen bendeziño berezi bat, eta zuk, talde horretakua baziñen, ba pribilegio batzuk zeuketzun, ez dakit zer eta. Akordetan naz San Frantziskoko eleixan, eskapularixo haundixekin egoten ziela gizon nausixek. Eta guk ez gauen ipintten hori eskapularixo haundixoi, baiñe bai faten giñen billeretara, eta izeten zien billerak holan apur bat "tipo social". Gure kontuak komentetan gittuen, eta batez be eukien lokal bat oso ona kalefaziñuekin. Eta guk ez geuken beste lokal bat egoteko eta hara faten gitzen, eta fraille gaztiek egoten zien, eta ondo pasetan gauen.
-Zer pribilegio egoten zien hor ibiltteagatik?
-Gero zerure fatekuek danak. Bai, bai, bai, danak zien zerure fatekuak gero, bai, bai. Eta guk eurai zer aportauko gutsen? Ba San Frantzisko eleixan obrak ein zittuenien hauts pila bat tragau gauen, haxe garbiketan eta holan, baiñe bestelan guri oso tratu ona emun oskuen. Frai Rufino beti han egoten zan prest zeoze ekarteko... Eta bai, bai. Lokala gazterixiendako eukitten geuen eurak itxita. Ze bestelan aiuntamentutik eta holako lekutatik ez euen ezebe, batez be emakumandako. Ez giñen oso konsziente, hori be esan bihar dot. Eta hor ba beti be ekarten oskuen komadrona bat, edo holan txarla batzuk emuteko. Eta nik emakumien anatomia eskolan ez neuen ikesi; hortxe emundako txarlatatik... Eske ez eozen bide asko zabalduta. Bidiek oso-oso mugatuak zien. Eta esaten dotsut oso relijiosuek giñela, ba dana zalako oso..., ezin ziñen joan beste leku batera, ez, hantxen zeukotzun, etxetik kanpora hantxen zeukotzun apoiua.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!