Sexuaren araberako desberdintasunak lan-munduan II
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-188-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Emakumeak kooperatiban sartzen zirenean, ezkonduz gero lana utzi behar izaten zuten. Enpresa kapitalistetan egoera zein zen. Emakumea ezkontzen zenean, dotea jasotzen zuen. Beraien generazioa, aurrekaria gauza askotan.
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Danel Goikolea
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:30
- Erref: ARR-188/022
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna , Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo)
Transkripzioa
- Kontratue firmetan gauenien sartzerakuen kooperatiban, ia firmau eitten gauen ezkontzen bagiñen urten ein biher gauela. Baiñe zuk han papelak firmetan zittuenien, zelan ez zeukatzun asmoik ezkontzeko, eta ezta pentsau be sekule aillegau biher ziñenik hara, firmetan zeuen eta sartzen ziñen ba... Baiña klaro, niri pasau jaten moduen, hogeta hiru urtekin ia pentsau nauen ezkonketie, etxie be hartute geuken, eta ezkontzen banintzen soldata batekin geldiketan nintzen. Bueno, hau etxiau alkilau geuen urtebeterako, eta urtebete gehixao; eta nire proposiziñuek zien eleixaz ezkondu; ze, hori bai, oso katolikuek giñen, eta juzgauz ez ezkondu, oin aldrebes eitten dana. Ze juzgauz ezkonketan banintzen, lanera ezin nintzen joan. Baiña hori zan eskandalu gogorra, eta ezta, ezta... Eta Antonek be ez usten ametiduten hori. "Bueno! Hori zelan baiñe!" Bueno, ezkondu nitzen, izen deille gure dana, eta galdu nauen lana, eta nire moduen askok. Ondiok urte batzuk egon zien ba jentiek urten izan biher auela derrigorrez. Ez zan opziñozkue, eta beste enpresetan bai, kapitalistetan zan opziñozkue. Oin, euken tranpa bat: ezkonketan zanai emuten utsen dote bat kapitalistetan, enpresa kapitalistetan. Ba zortzi urte lana ein bazeuen, urteko hainbeste. Eta klaro, antikonzeptibuek be lenengo hartzen hasi giñenak die nire sasoikuek, eta hori medikue bazan zure fabore, ze prohibidute euen ez elixiagaittik bakarrik estauduegaittik be bai. Orduen, klaro, normalena izeten zan ezkondu eta handik urtebetera umia eukittie. Eta ez bazeuen eukitten, mundu guztiek preguntetan otsun: "E, ez dozu balixo, ala?" Hori esaten zan. Orduan jentiek zer eitten auen, ba, klaro, hori diruoi hartzearren, ba urten eitten auen fabrikatik, gehixenak urten eitten auen. Ez baeukien postu on-on bat, edo gero amaman bat umie zainketako. Ba bueno, guri halan tokau jakun. Baiñe gure generaziñue izen giñen lenengo prakak jantzi gittuenak, oso txarto ikusitta. Ikusitta dauket Bilbon, goxeko zortziretako mezetan, San Nikolas eleixan, neska bat, mendirako-ero, prakakin euen. Eta abariek pulpittotik kanpora bota auen ha. Osea ke pentsau zenbat gauzatara adaptau biher izen garen gu. Batzutan pentsetan dot plastilinazkuak garela. Zelan aldatzen diren urte gutxitten...
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!