Arrasate (Gipuzkoa)

Neskatan eta mutiletan Eskoriatzako plazan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-188-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Mutiletan nola egiten zuten. Musika Banda egoten zen jai egun arratsaldean. Mutilak dantza eske joaten ziren. Bi pieza jo ondoren, gramola jartzen zuten. Tarte horretan, neska-mutil asko pasiora joaten ziren. Alguazilak plazan tokia egiten zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskola-kontuak aparte itxita, zuk ez dozu ezautu neska-laguntzarik eta?
-Ez, ze ni ia Mondrauen bizi nintzen, eta Grupo San Juaneraiño, baiñe portala egoten zan okupaute. Segun zenbat jente bizi zan, nik suertie nauken, aizta bat bakarrik nauken, eta nire portalien sasoi bardiñeko beste nobixorik ez zan egon. Eta suertie euki nauen. Eta arkupeietan be bauzen eskiñatxuek. Ez dakitzu, oso arranpalue izeten zan portaletan sartzie, ia nobixo serixue euki biher zeuen. Baiña han eskiñatxuek bauzen, eta han auzokuek eskiñak hartute eukitten zittuen. Hori bai, ze izeten zan, bandie egoten zan Mondrauen; atsaldeko xeirek inguruen-edo hasten zan bandie, joten zittuen bi pieza, harek dantzan ein biher zien derrigorrez. Urteten gauen neskak dantzan eta mutillek etorten zien dantzie eske: "Mesedez..." Eta bueno, ezin bazan esan ezetz, zuk ez bazauen gura batekin dantzan eittie, beste batekin gura bazauen, ba batzutan buelta ein eta gero soltau bestiekin fateko, eta holako... holakuek. Eta gero egoten zan gramolie. Deskantsue eukitten auen, bi pieza jo eta deskantsua musikuek. Batzuk geldiketan zien gramolan dantzan, eta beste batzuk, eta gehixenak, estaziñoraiño pasiua. Emuten auen estaziñotik joan eta etorrixa eitteko, barriro bi pieza tanda dantza eitteko. Gero afaittara, afalordua izeten zan, zortzi t'erdiak-edo. Eta barriro beste bi pieza-tanda egoten zien, eta azkenien beti-beti-betik pasodoblia. Mutil batzuk euzen ez zekixienak dantzan, eta azkenengo piezarako ia apurtxo bat entonauta egoten zien txikituekin, eta pasodoblia. Animauena izeten zan haxe. Eta aguazilla egoten zan, jentie plaza erdiraiño faten zan, eta lekue ixteko, makillatxuaz eskiñie joten-joten-joten, leku itteko dantzan itten auen jentiei. Eta eurixa zanien be aterkiñe zabaldu eta dantzan eitten gauen.
-Orduan jentia kabiduzen ez zanien, aguazillak apartatetan zittuen?
-Bai, eskiñara.
-Begiraliek?
-Bai. Eta begiraliek izeten zien ama danak; kontroletan auen... Harekin dantzan... "Aurreko domekan be harekin ibilli zonan dantzan. Enterauko non." Eta gero enteretan zien zerbaitt auen, ez auen edo. Dana auen kontrolaute; eta handik ezin zeikizun urten. Takolora pasietan faten zienak-eta, ixe exkomulgaute. Hori ia zan... Betik hesixen barruen ibilli biher ziñen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia