Arrasate (Gipuzkoa)

Arrasateko medikuaren etxera kriada 14 ureterekin

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-188-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

14 urterekin D. Calixtoren etxera joan zen kriada. Arrasateko mediku ezaguna izan zen. Ospitale zaharraren zati bati, "Dispensarioa" esaten zioten; biriketako gaixotasunak zituztenak joaten ziren bertara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta gero ba ia haundi eingo nintzen, ia hamalau urtekin Don Kalistrorengana kriada. Harek be baeuken neskatilla bat Kukaratxatan, eskolan; haren bille etorri eta gero hari etxera lagundu, eta ha entretenidu biher izeten neuen gabeko beratzirak arte.
-[Zein zan Don Kalixto?]
-Don Kalisto? Don Kalistro Mondraueko mediku famoso bat izen zan. Aramaixoko-eta jente danak don Kalistro deiketan utsien. Itxurie euskal problemie hobeto [ezauketan] jakon. Izetez zarauztarra zan. Gizon bat... dispensarixuen ein auen lana. Dispensarixue orduen zan, zelan egon zien pulmoiko geixotasun asko, ba Mondraue izen herri bat holako geixotasun asko egon zana, eta horreik aislauta egon biher zien bestiengandik kontajiosue zalako, eta ondo zainddute eta garbittasunakin eta hori. Eta Mondrauen auen, oin "La Ventana" badau ba txutxerixak-eta saltzen diena? Hortxe, horixe izan zan. Bai hospittal zarrian zati bat, zati haundi bat zan dispensarixuendako. Horrek izen zien dispensarixuendako. Holaxen deiketan jakon. Eta hor bakarrik egon zien pulmoittik eozenak. Bueno ba haren etxera. Maria Elena auken neskatilliak izena. Beste bi mutiko be baaukien, baiña harek egoten zien Bitorixen interno Marianistetan. Erropia zikiñe eta garbixe, paketie bialketan jatien rekadistiekin eguenetan. Eta harek mutikuek be ez zien etorten, bakaziñuetan bakarrik etorten zien, han eukitten zittuen. Gurasuek astien behin-edo bisitatxon bat eitten utsien, eta han.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia