Eskola kontuak: abadearen pedagogia; erabiltzen zen hizkuntza
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-188-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Danel Goikolea
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:35
- Erref: ARR-188/008
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
-Eta eskolie emuten oskun abadiek. Pedagogia oso ona auken. Goixien bi ordu, hamarretatik hamabixetara. Atsaldien beste bi, hiruretatik bostetara. Zapatuetan be bai. Eta eskolie zan bilingue.
-Rarue, ez?
-Ez gekixen guk erderaz. Eta orduan esaten oskun: "Aber, etara pizarrak". Pizarrak auzen, zan gerra ostie, oso papel gutxi auen. Eta kuadernue erabiltzen zan ia ikasten zauenien idazten, eta plumiakin eta tinteruen untaute, eta ia hori plumie emuten otsuenien a baziñan zerbaitt, haunditxua ziñen. Eta ia papela emuten otsuenien idazteko, ia norbait ziñen. Orduen ba lelengo ikasten zan pizarran, gero arkatzakin, eta gero plumie. Eta gero letrak auzen redondilla, eta plumie bihar zen diferentia redondillia idazteko. Gero problemak eta horrek erderaz zien: "Un comerciante compró..." Eta guk ba ez gauen larregi ulertzen; batzuetan zentzua hartzen gutsen. Eta ume danak gengozen klase baten, gela baten. Orduen goixien berak auken sistema bat. Guri eraitten oskun kopixa bat, eta txikixauek hartzen zittuen dotriñie erakusteko, ero a-e-i-o-u erakusteko, leiduten erakusteko. Gero guri ipintzen oskun problemak, horrek "comerciante" eta holakuek. Eta nire sasoikuek zien beste bi mutiko eta ni, mailla batekuek hiru giñen. Eta, "Hi, hemen ipintten jok en total". Azkenien zan: cuanto le costó en total?, edo cuanto tuvo que pagar en total?, edo holako zeozer. "En total, hau sumar ero multiplicar izangok". Ze ez gauen esaten batuketak-eta, horrek zien sumar eta multiplicar. En total sumar eta multiplicar. A, baiña zanien a cómo, ordun garbi-garbi dividir. Oiñ, en total izan leikien sumar edo multiplicar, Hortxe zalantzie, baiña a cómo, a cómo zanien beti dividir. Guk ulertzen gauen akaso zentzu apur bat, baiñe inportantiena bagekixen galderie zala. Eta batzuetan, zu, gauzak zaillek zien: hallar la mitad. Hallar la mitad hori bai zala zaille. Buruz etaraten gauen kontue erdixe zenbat zan, baiña hallar la mitad? Gero igual ba etxera erueten gauen problemie eta; etxien baten bat oso listue-ero, aiztie-ero, anaie-ero, jo!, zenbat ekixen! Bikin dividir eiñ, eta hallar la mitad. Buruz eitten gauena... Holako esturak pasauta ikesi gittun.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!