Arrasate (Gipuzkoa)

Erreminta ongi zorroztearen garrantzia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-184-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zorrozteko harria; zorrozte prozesuaren inguruko azalpenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bestela lehen hankiakin eitten zan ?
- Bai, hankiakin, gaiñera bera harri haundixa zela dan, behin hasi ezkero bere pixue, bere pixuekin, ezta? Fan eitten da, norberak lagundu apur bat ta bere pixuekin buelta eitten dau. Aizkorak ondo zorrozketan zien, edarto; gozue emoten otsen aizkoriai, gozue, ez dakitzu? Ha, ha... Honek beste zerok harrixakin ta [zorroztuta] ez die, ta ha gozue da... aizkorie sartu ta egurrai obatu berak aizkoriek eitten dotsa, ez dakitzu? Dja! obatu berak. Ha gauzie e? Ha gauzie! Hori aizkolarixek eta badakixe, [ezta], dabixenak. Oin, ba, ez da eitten. Lehenao basora ta faten zienak-eta be, ba, betik, ba, egurra botatzen-ta aizkorekin dana. Ta harekin dda! dda! ta harek igerri eitten otsen, e? Igerri! Bai. Zela zorroztuta [euen] igerri eitten [otsien]. Oin ez, baiña orduan bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia