Arrasate (Gipuzkoa)

Perratzaile lanean nola hasi zen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-184-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Perratzaile lanean nola hasi zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Da olaxe fan nitzen. Da aprobia in biaostala ta egun bat in nauen, da ezostan ezebe esan; bigarren eunien, atsaldien, esa osten e: "Oiga Barandiaran, bueno ya le hemos visto trabajar y le voy a pagar ocho pesetas al día". Da gaiñera emendik urten ezkero zortzi pezeta gutxitxo zan, apopillo; esa notsan: "Mire usted Don Romualdo, yo por ocho pesetas no salgo de casa", da amasei pezeta pagau osten, ta etorri nitzen etxera. Bueno, bagabiz lanian ba anaiakin pioi tta ola, andik illabete batera ero deittu ostan barriro: "I Barandiaran, oiñ an beste betenarixo batek esaostek Bitorixako batek perratzaillie falta uela, perratzaillie biaula, ta fango baitze", esa ostan: "Fari, oso frankue dok a gizona, oso frankue dok eta". Da bueno, eguen baten Bitorixan egoten zan eguenien ferixia, da fraka azulekin fan nitzen, da amarderdi inguruan da, bueno probau in bioula ta, bai, asi nitzan lanian, bixok, bestia ta neu, da di-da, di-da!

Egilea(k): Iñaki Arana

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia