Ezkontza eta eztei-bidaia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-174-054 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 27a
- Iraupena: 0:01:27
- Erref: ARR-174/054
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ezkontzak
Transkripzioa
-Eta nun ezkondu ziñain?
-Hementxe, Santa Agedan.
-Santa Agedan?
-Bai.
-Eta bazkaixa-edo nun in zeuein?
-Basarrixen. Orduen etxien akostunbretan zan, ta bertan basarrixen. Koziñerie hametik juan zan geure lagun bat eta…
-Goguen dakotzu zer jan zeuein?
-Eneeeee… ba ez dakit… antzik be ez… ez naz… idearik be ez.
-Eta gero egun bertan juango ziñein biajian, ezta?
-Bai, bai. Zera. Familixakuek kotxie baeukien ta juan gitzen Donostira.
-Kotxian?
-Ez. Zera, handik Santa Agedatik hona kotxien, ta gero trenien.
-Donostira.
-Bai.
-Zenbat denbora in zeuen Donostian?
-Ez, gero Donostitik Zaragozara. Ta gero etxera.
-Zenbat denpora biajia?
-Ba ez dakit, hamabost egun edo. Gero Donostiatik Santanderrera. Han koñatie geuken mojie, ta ha bisittau eta gero etxera.
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!