Arrasate (Gipuzkoa)

Nobio garaia

Nobio garaia Senarra nola ezagutu zuen kontatzen du. 25 urte zituela hasi zen senargaiarekin, eta 29 urterekin ezkondu ziren. Nobio garaian, inguruko mendietara joaten ziren. Arantzazura erromesaldian, Bergarako Pazkuetara... joan ohi ziren. Trenez ibiltzen ziren gehienetan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-174-051 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Senarra nola ezagutu zuen kontatzen du. 25 urte zituela hasi zen senargaiarekin, eta 29 urterekin ezkondu ziren. Nobio garaian, inguruko mendietara joaten ziren. Arantzazura erromesaldian, Bergarako Pazkuetara... joan ohi ziren. Trenez ibiltzen ziren gehienetan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta nola ezautu zeben, ba, zure gizona izango zana?
-E… lanera?
-Nola ezautu zeben.
- Aa! Ba, ba kuadrillan plazan ta lagunek, kuadrillan.
-Zenbat urtekin hasi ziñan nobixo?
-Eneee! Harutze… ba hogeta bost edo.
-Hogeta bostekin hasi.
-Bai. Baiña aurretik, ba, beti kuadrillan.
-Ya. Eta hogeta bostekin hasi ta gero hogeta beratzikin ezkondu esan dozu.
-Bai, bai.
-Eta nobixo denporan mendira-eta faten ziñain?
-Bai, holan, por ejenplo, Koruetara jaixetan eta Udalara ta holaxen, baiña bestela oingo moduen ez, e? Orduen ez auen hainbeste libertade be ez ta… ba ez zan hori holan ibilteko epokie edo, ba ez dakit.
-Bai, bai. Eta Arrasatetik kanpo urteteko ohitturarik, Bergarara edo Arantzazura edo…?
-Bueno Arantzazure beti, peregrinaziñuen. Hemetik San Prudenziora trenien o… bai. Ta gero han hartu trena ta Oñatire, ta gero Oñatittik oiñez Arantzazura.
-Ama Birjiña egunian?
-Bai.
-Ya. Hori urtero eitten zeuein?
-Urtero, bai.
-Eta Bergarako pazkuetara ta…?
-Bai, baitte. Baitte. Bergara be bai. Trenien.
-Trenien ibiltten ziñein zueik gehixenbat?
-E?
-Zueik gehixenbat trenien ibiltten ziñein?
-Beti trenien, bai, bai. Orduen trena euen bakarrik.
-Eta San Prudentzioko jaittara…
-Hara oiñez.
-Hara oiñez.
-Bai. Juan ta etorri.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia