Iturria, patinak eta ur-andela
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-167-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxerako ura bi patinatatik ateratzen zuten. Edatekoa iturritik ekartzen zuten. Sukaldean uraska bazegoen. Iturburu batetik betetzen zen ur-andela ere bazuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:02:19
- Erref: ARR-167/023
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura
Transkripzioa
- Mutillak faten zien errekara edo, ta gurien azen bi patin. Bata auen behien ta bestie auen goixen, ta goikue zan, oso hotza ura urteten auen. Eta, ba, handik, ba, udan ta…
- [makiñia] Zera, ura ataratekua?
- Ke ba! Eskuz! Botaten gauen baldie buruz behera, bete ta sokiaz atara eta erregetako be dana holaxen, e?
- Ta horri be patiña esaten xakon?
- Patiñe, patiñe, bai, zulue.
- Patiña ez zan hola bonbia…
- Bai, ta… baiña ez, ez. Karo, ha zan zeraue. Patiñe, baiña ez, ez. Horrek bestiok zien behera zulua aukien, e? Behera, behera. Eta han…
- Gero gaiñien, osea ke ze, […] bueltatxo zera ein eta...
- Ez, guk…
- Sokiakin hola jasotzekua?
- Bai. Geuk sokiaz bota baldie ta jaso eta gero handik surtiduten gitzen garbiketako ta.
- Eta erateko, erateko…
- Erateko ez. Erateko faten gitzen metalitturrixe, haraxe. Hori be ipini auen horrek jauntxu horrek ipinitta auken deposittue auen bere bestekaldien ta zera zan, metalezko ura. Gozua, e? Gu faten gitzen egunero ta uda partien, ene!
- Eta sukaldien fregaderia bazekatzuein?
- Bai. Fregadera, akordetan naz illun samarra zala. Orduen, e? Gero ipini zan ia bihe dan moduko fregaderia. Bai.
- Eta ura ze zekotzuein teillatuko urak […] batera edo?
- Ez, ez. Itxurie zeren bat auen, zelan esaten da horrei? Jaixotzako…
- Manantiala edo…
- Manantial hori auen han, piñudixen edo, han topau auen behintzat guriek eta handik ekarri zan deposittora ta depositto dezentia auken, e? Uda partien, ba, ha be gutxittu itten zan. Bai. Ta bestela mutillek errekara zerera, igeri eitten. Orduen errekak etorten zien baiña garbixak, e?
- Baiña, baiña neguan ez zien errekan garbittuko?
- Ez, ez.
- Neguen […]
- Neguen ba, ba, ahal dan moduen haik be, askara fan ta…
Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!