Arrasate (Gipuzkoa)

Komuna eskailera puntan

Komuna eskailera puntan <p>Argindarra beti ezagutu du etxean. Komuna ukuiluaren gainean zegoen. Ipentza baserrian, berriz, eskailera baten gainetik egiten zen, jartzeko lekurik gabe. Norbera garbitzeko terreina handi bat erabiltzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-167-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Argindarra beti ezagutu du etxean. Komuna ukuiluaren gainean zegoen. Ipentza baserrian, berriz, eskailera baten gainetik egiten zen, jartzeko lekurik gabe. Norbera garbitzeko terreina handi bat erabiltzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta zueik etxian arginddarra ta bazeukotzuein?
-E?
-Arginddarra.
-Bai, bai, bai, bai.
-Betik ezautu dozu?
-Nik pentsetan dot, bai.
-Eta kumunik?
-Komuna, bueno. Bai. Gauken baiña kortara, e. Atetxo bategaz eindda kortara. En kanbio, Ipintzan, Ipintzan gero in zan zera, baiña Ipintzan auen holan eskillera bat moduen, eta handik ein biher zan, eskilleran jarri ta ein biher zanoi.
-A, zulo barik eta…?
-Bai, zulo barik eta.
-Jarteko leku barik?
-Bai. Eta gero, gero nunbaitten ein auen han tiok, zertu auen, sortu auen zera erredonduori, pat… zer baten…
-Jazarritta eitteko.
-Bai, kaka. Ez, guk hori bagauken e. Hara fan aurretik.
-Oseake zueik Ipentzan “a pulso?”
-“A pulso”, klaro.
-Ondo da, han beittu, kortara fango zan ha.
-Kortara, kortara. Klaro geuk be atia be bagauken, eta bere zuluaz…
-Bai, bai, jazaritta eitteko.
-… ba jarteko lekua.
-(Laguna) [Goixan] ”Cuarto Baño”.
-Bai, hori gero, obrie ein zanien. Baiña ha beheko komuna, asko usetan gauen guk. Karo, danok zerien, ta gora fateko zera baauen baiña…
-Ta zueik zeuek garbiketako zela eitten zeuein?
-Ba barriñoi haundi bat ipini, urakin. Eta, ba, ogixe eitten zan lekuen, oso paraje zera zan, bentana txikitxo bat auken e, eta ogixe eitten zan lekuen, haraxe eruen, eta zerrau atioi. Atiek be orduen zien bat behien ta goixen bestia.
-Bai.
-Ta haik bixek zerrau, eta hantxe, jabondu, eta, ba, hantxe, hantxe.
-Eta mutillak be igual eitten euein?
-Mutillak faten zien errekara edo.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia