Tifusak bi lagun hil etxean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-167-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:02:46
- Erref: ARR-167/019
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Gaixotasunak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
-Esan dozu, osea, kalera, Bergarara, ta lehen beste herri bat be esan dozu.
-E?
-Beste herri bat be esan dozu, beste norabait be faten zala?
-Etxetik bieldu gindduenien?
-Ez, ez, ez, zure ama…
-Aaa! Oñetira. Oñetira, baiña Oñetira bielketan auen Angelek, bera fango zala! Eta ha…
-Eta Oñatin, Oñatin be lehen zapatuen zan.
-Oñatikua be zapatuan izaten zan.
-Ba ha faten zan besteren bategaz. Besteren baten arrimora, juaten zan Angel. Bai.
-A baiña ama bakarrik, eske karo ama…
-Ama, ama bakarrik e. Bergarara bakarrik. Amak, gaiñera, esaten auen lehen juaten ziela zerakin, astuekin. Banastatan ahal dan… hasi eta... faten zien. Ta gero ia ba karruekin samurrau. Eta pentsau zeike. Gure etxien hil zien orduen, tifusa be egon zan itxurie, gu ez gingozen e, gure aurrekuek euki auen, amak eta. Eta ez dakit, bi edo hiru hil zien gurien tifusaz. Eta ama bieldu auen botikatan Bergaraa oiñez. Fan ta etorri, gure amak.
-Zure amak ezautu eben tifusa orduan?
-Ta, ba… bai. Gero bera gaixotu zan! Eta berari e… bueno! Ez dakit zertzuk ein utsiela… eta bai, urten auen e. Berak urten auen, baiña beste bi edo, haik be neskak, hil ein zien. Tifusaz.
-Osea, zure amaren ahizpak…
-Eta gure ama ez. Gure ama, eneeeeeee… bueno! Esaten auen ein jakola luze…! Karo, ta gaiñera bera tremendozko kalenturiaz allegau ei zan. Bai. Oiñez, e! Ta ha be ogien sartuta, eta, ba, Garratz, aldemeneko zerak, Garratzekuek eta, Garratzeko amandrie ta, apurtxo bat lagunketan-edo etorten ei zien zerera, gurera.
-A etxien, danak eukien etxien?
-E?
-Etxien danak gaixorik?
-Bai, itxurie danak, gehixenak, danak gaixorik! Eta, ba, zeozer, bai. Gero ez dakit zer uretan sartu, ez dait zer eitten utsiela, entzundako zerak die horreik e, ikusi ez. Gu ondion urrin gingozen da.
-Eta zure amak orduen bi ahizpa galdu zittun?
-Bai.
-Kontxo, hori gogorra izango da, e?
-Baaai.
-Gerria be gogorra da, baiña…
-Bai, bai, bai. Ta horretxegaz, tifusaz. Orduen asko ibili ei zan Mondrauen e!
-Bai, bai, egon zan bai, zer bat.
-Bai, asko. Bai.
-Entzun dittut holako, tifusen kontuak beste lekutan be bai.
-Bai. Bai, bai.
-Kontxo.
-Ba holaxen.
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!