Arrasate (Gipuzkoa)

Denbora-pasa Ipentza baserrian

Denbora-pasa Ipentza baserrian <p>Kartetan jokatzen zuten Ipentza baserrian, Usako eta Upaingoa baserriko lagunekin. Oheak ganbaran jarri zituzten. Zeleta baserria eta inguruak oso hondatuta utzi zituzten soldaduek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-167-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kartetan jokatzen zuten Ipentza baserrian, Usako eta Upaingoa baserriko lagunekin. Oheak ganbaran jarri zituzten. Zeleta baserria eta inguruak oso hondatuta utzi zituzten soldaduek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bueno ta bagoiaz Oñatira, ta Oñatin ze eitten dou?
-Ba aber zer eitten doun Oñetin? Ba Oñetin, ba, tio Santi zan buenoooo! Ta juntetan zien, klaro, ni neskatillie, eta han Usa… zereko, Usakokuek, Upaingue Nati, eta… han besteren bat be bai. Bueno, kartetan. Zazpi tt‘erdixen. Baiñe zelan! Zazpi tt’erdixen! Hantxe zapaixen jarri bai, eta buenoooo, gu begire.
-Barkatu, Nati zu baiño zahartxuaua izengo zan ba?
-Pentsetan dot baietz.
-Bai.
-Baiña bai ha bai, zahartxuaue zan. Izengo zan urte bat o bi… Maxima ta zera be ezautu nittuen, karo danak, eta hori…
-Maxima, Maxima igaz, aurten edo igaz? Igaz, igaz hil zan Maxima.
-Igez hil zan, bai. Eta Upaingo Juanito eta aldemeneko Gregorio,etorten zien gure, gu gingozen etxera, zegatik gure… gu geu, eta gero hori tio Juanen andria, ume bikin auen, neskatillaren bat ez dakit zenbat hiru bat urte eta gero beste bat urtie eitteko-edo dauena. Eta haik be, ba, Ipintzan. Ta han kamaran be ohie ipinitta e, egon gitzen. Pentsau zeike, hamahiru lagun edo. Eta…
-Ilbaltzetik maietzera esan dozu, ezta?
-E?
-Ilbaltzetik maietzera.
-Bai, bai, maietzera. Eta, ba, lelengo klaro, pfff, etorri zien aitte ta ama horra ikusten, eta ba egon biher auen, pfff, ondo zainddu ei auen, ondo, zerak, Donostiako reketiak edo ez dakit zer esaten utsien, e Oriamen… Oriamendi ez. Oriamendi izengo zan? Bai, izen leike. Eta haik ondo zainddu ei auela, eta esaten auena “Qué pena, ¿dónde estará esta familia?“ Hori esaten auela sarritten e, “Dónde estará?“. Ta gero, gero gu etorritta ta klaro, itxu… egon biher zan /bizan/… ta gero haren ostien sartu zien soldauak. Ta soldauak? Bueno, itxitta, hango... bueno… esaten auen lotsagarrikeixie zala ha. Eta guri etxa e… ez uskun itxi etorten, ama ta aitta etorri ta batonbatzuk, lagunen batzukin, ba, garbittu edo itxuratu auen etxiori. Etxiori ta, ba, inguruek, inguruek be bueno danak… potaje guztiok be botata, sobretan zienak eta bueno bueno bueno, esan auen…
-[…] ezta?
-Bai.
-Eta Oriamendiko horreik, horreik zer zien milizianuak edo?
-Ez, ez, reketiak.
-Reketiak?
-Lehenengo aillau zienak?
-Bai, Reketiek… zien. Ta horreik itxurie Donostiako jente holan e, zera izen biher auen. Eta gero, egun baten, o gehixauten be bai, geratu izen die “Hombre, vamos a saludarle a esta gente“. Gero e, denporie pasau eta gero. Eta esaten “queremos conocer, o hablar con vosotros“. Ta zer ete zan edo zer ta, ba, zelan egon zien hor, eta eurak akordetan ziela, baiña hau etxiau ikusitta, zelan, zelan bieldu leike honeik, ze motibo? Esaten auela. Eta gero, ba, preguntez. Bai, bai behin baiño gehixauten geratu kamiñuen, karo, kamiño ondo-onduen auen ta gurie.
-Bai, bai.
-Horixe da gure etxia, hor dauena!
-Aja.
-Bai. Loba batek pinttau auen, hamabost urte eukiko auen, bai, gehixau ez.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia