Aita elizara ez
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-166-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxean, sekula ez du arrosariorik entzun. Gerra aurretik Tereren aita oso elizkoia zen, baina gerra denboran ikusitako hainbat gauza zirela medio albo batera utzi zituen elizako kontuak. Aita sozialista zen. Ama joan ohi zen elizara.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:01:09
- Erref: ARR-166/028
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Beste erlijio eta sinesmen batzuk , Politika » Jarrera politikoak » Sozialistak
Transkripzioa
- Ta aramaittekue ta egoten zan... Zuek esaten ziben orduen bederatzietan ta?
- Ez, ez, ez. Elixarakuk eta ez gara izen.
- A, ez?
- Ez. Nik errosaixue ta etxin sekule ez dot era... entzun. Ta oin elixan... Andra bat juaten jat jubilauetara ta nik iraketan... "Zelan zatoz ba?" ta "nik [...] rekuperauta daukat" esaten dotsiet. Abadiek be badaki hori.
- A, orduen rarue da oso familixa gutxi daoz elizkoixak izan ez dianak /eztianak/.
- Ez, gu ez. Guria aitta...
- Zer zan aitta... aitta sozialistia edo?
- Bai, baiña gure aitta oso elixakua ei zan.
- A, bai?
- Bai, oso lehenau.
- Horrek sozialis...
- Baiña gero gerra denporan ikusi zauen zerbaitzuk hori...
- [...] Ya ahaztu zittun gauza horrek ezta?
- Bai, bai... baiña ez zan... nik bestela politikan gurian aitta ez dot ikusi. Ez.
- Baiña berak ze... ze joera eukan?
- Ez, ez oskun esaten elizara ez fateko e!
- Bai, bai... baiña...
- Bera ez zan fango.
- Bera ez zan /etzan/ faten?
- Ez. Gu danok elixatik ezkondute gaz, ta bea aittepunteko fan da be bai. Ez oskun esan sekula ez fateko e! Sekule bez.
- Baiña bea [...]
- Ama, bai. Ama, bai. Ama elixakua zan. Bueno elixa faten zan
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!