Zerrajerako lanaz gain, etxean lagundu behar
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-166-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lagun taldearekin mendira joan ohi zen, baina gutxitan. 20 urte zituela ama hil zitzaion, eta, alaba zaharrena izanik, astean zehar Zerrajeran egiten zuen lana eta etxean ere lagundu behar izaten zuen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: ARR-166/026
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo) , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
- Ta mendira ta hola juateko ohitturaik?
- Bai, kuadrillatan bai. Mendire ta bai, baiñe gutxitten e! Klaro, ama hil jaten hogei urtekin... nauketela. Danok hori... familixa haundixe. Ta aste guztien lana indde, lana in biher zan be bai! Erropak eta konpondu in biher zien hurrengoko egunerako! Fabrikarako batie gertie ta gertatu in biher zan, ta petatxue biher bazan betetxue bota! Orduen, "dos por tres" ez zauen /ezauen/!
- Bai, bai, bai...
- Eta...
- Orduen, pittin bat zuek hartu zauen etxeko ardurie edo...
- Klaro. Aitte geratu zan bost neskakin. Bat Oñatire eruan zauen tiak... hori txikiñena, bigarrena Oñatin eon zan... Hori ya Oñatin doie... berrogeita hamar urte bai! Edo gehixau! Gehixau igual. Eta, hori. Ba, ya esta. Astirik bez ezetako be.
- Ya, ya, ya, ya...
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!