Emakume ezkonduek ezin lanean jarraitu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-166-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen, emakume ezkonduek ez zuten lanik egiten. Terek Zerrajeran zortzi urte lanean eman eta gero, lana utzi egin behar izan zuen ezkondu egin zelako. Garai hartan, normala zen emakume ezkonduak etxean geratzea.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:01:32
- Erref: ARR-166/020
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo)
Transkripzioa
- Zuk kandaugintzan... ya urte pillatxua ezta?
- Ba in gauen "hasta" ezkondu arte. Ixe... zenbat urte nauen? "En el ciencuenta y cinco" urten nauen ya Gabonetan. Eneruen ezkondu nitzen "en el cincueta y seis"... Horretxek, urte batzuk in nauen. Zortzi edo beratzi edo... Zortzi.
- Bai, hamar igual! "Cincuenta y seis"-ien urten?
- E?
- "Cincuenta y..." zu hasiko ziñan hogeta hama... berrogeita seixan.
- Berrogeta zazpixan.
- Zazpixan.
- "En abril, el 8 de abril". Eta urten nauen e... Gabonetan... "el cincuenta y cinco".
- Zortzi, zortzi urte pasatxo.
- Bai.
- Eta zeatik urten ziñan, ba, ezkondu ziñanian?
- Ba, orduen ezkondute derrigor urten biher zauen.
- Ezeuen emuten lanik?
- Ezkonduek, kalera. Danak. Ezkondute ezin zeikien geratu, segi lanien.
- Serixuek Zerrajeran...
- Bai, bai, bai... "Todos fuera". Han matrimonio bat zauen hori legia etorri aurretik ezkondute, eta enbarazaute zauela be bueno... danak mimau eitten zauen! Eta familixia ta auki ta gero segidu zauen jubilau arte, baiña ezkondu danok "todas a la calle", danok urteten gauen.
- Osea, ezkonketia zan lan barik geraketia?
- Bai, bai. Ya ezin zeiketzun lan ein.
- Ta zuk ze moduz hartu zen zuk hori? Normala pentsaitten xatzun edo...?
- Dana zan... Nere aurrekuek danak zien, normala zan. Ya etxien geraketan zitzen.
- Oseake ez zeuen besteik?
- Ez, ez. Etxeko lanak ein eta etxie... kasu ein.
- Eta umiek ekarri.
- Umiek ekarri.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!