Gerra denboran, "beti tiropean"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-155-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 14a
- Iraupena: 0:02:04
- Erref: ARR-155/020
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerran hildakoak eta zauritutakoak
Transkripzioa
-Beratzi urte zeukatzula, gerria etorri.
-Bai gizona, kauen diez.
-Ta esan ostazun, esan dostazu fan ziñala […]
-Bai. […] ra bai.
-Ta han egon ziñala denporada baten.
-Bai, karo, gerrie zertu arte, ebakuau arte hemendik. Hemendik abanzau arte.
-Eta gerria zala, kalera etorri be ez ziñan itten?
-Bai, kalera bai, kalera egunero. Astuekin egunero kalera. Zegatik e, etxostetik urten ta gero ia frentie ez auen hartzen, etxostetik urtenda, baiña etxe aurrie-ta beti abatidute. Ta akordetan naz e, noxbaitten ilunkeran edo zertu te “txax!“. Han “bakun!“ eitten auenien txistuek, “Xast! Xast!“ norberan inguruen balak, e! Ni batek be ez nindduen jo. Baiña beti tiropeien. Beti batirute.
-Ta hola lanian edo zeretan ebillen jenterik, heriuta izan zan baten bat?
-Ez dakit, bateron bat izen zan… a bai! Axerin!
-Axerin?
-Gure aman etxien, Arregi, hor Axeriko etxien, sartu zan granada bat kortan, ta hil auen mutil bat ta ganau bi o hil zittuen. Bai, nire primo bat, Tomas.
-A, mutille etxekue, gaiñera?
-Bai, hogeta bi, hogeta bat urteaz edo holaxe.
-Kontxo.
-Ta mutikue, mutikue garbi. Karo, kortan abillen ganaue gobernetan o batzen, o gure dana. Ta sartu zan granadie ta errebentau auen ta hantxe garbi. Ganau pare bat ta bera mutille be fuera! Bai, kortan e. Sartu zan zeroi ta benga!
-Ta etxia zutik geratu zan?
-Bai, etxie ez zan, ez auen, ba ha ingo auen destrozo apur bat, baiña, etxie zertu zan, etxie geratu zan.
-Ta hori zer zan, zure amaren…
-Aman etxien. Aman jaixo-etxien.
-Bai, bai, karo, hori zan amaren ilobia?
-E?
-A, karo, zure primua izateko...
-Nire primue, karo! Ni e…
-Orduen amaren ilobia.
-Eske gintzen, doble primuek gintzen. Nire aitten arrebie fan zan Axerire, ta nire ama zan Axerikue ta etorri zan Muxibarrera, oseake primo doblez. Kruzaute gengozen. Kruzaute auzen.
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!