Arrasate (Gipuzkoa)

Etxe-erre batzen ibilia

Etxe-erre batzen ibilia 1942an erre zen Muxibar baserria, eta Esteban zakuaz etxe-erre batzen ibili zen; baserriz baserri zer ibilbide egin zuen kontatzen du (Aramaio, Garagartza...). Gose denbora izanagatik, Aitzorrotz baserrian anea erdi gari eman ziotela gogoratzen du. Gipuzkoa aldean Bruno izeneko auzoko gizon batek lagundu zion etxe-erre batzen. Don Simon abadearekin izandako gorabehera kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-155-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1942an erre zen Muxibar baserria, eta Esteban zakuaz etxe-erre batzen ibili zen; baserriz baserri zer ibilbide egin zuen kontatzen du (Aramaio, Garagartza...). Gose denbora izanagatik, Aitzorrotz baserrian anea erdi gari eman ziotela gogoratzen du. Gipuzkoa aldean Bruno izeneko auzoko gizon batek lagundu zion etxe-erre batzen. Don Simon abadearekin izandako gorabehera kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero etxe-erre batzen be ibili gintzen, etxe-erre batzen be! Etxia erre zan, Muxibar, cuerenta y dos-ien, ta hango zer danak neuk batu... hartu nittuen. Hasi nitzen hamendik e… lehenengo arrebia ibili zan, nire aurrekue, hamen zera, Txaetatik ta hemen Bedoña ta be hori… ni hasi nitzen zeretik, Azatzatik. Larriño, Azatza, Arientza, ta hortik aurrera, ba, zereraiño, Gatza ta Marin, ta hortik. Gero Aramaixo. Han Untzille ta honeik ta gero Aramaixo dana.
-Ta ze eitten?
-Etxe-erre batzen, sakuaz!
-A, etxe-errie be batu eitten zan?
-Etxe-errie batzen. E?
-Etxe-errie be batu eitten zan?
-Bai…! Joer. Gaiñera diru asko hartzen zan! Jentiek ondo emuten auen. Ta han Atxorrotxpe…
-Hori zan orduko segurua?
-Bai. Ta Atxorrotxpe, zan ha baserrixa. Atxorrotz badakitzu nun dauen?
-Bai, bai.
-Ha lenengo baserrixa han goixen dauena, han emun ustien anega erdi gari, emun usten, anega erdi gari, orduen. Ze gose denporie zan e, "cuarenta y dos"a. Gose denporie. Ta anega erdi gari! Ta batzuk asko emuten auen! Ta gero han batzen zana ba zertu eitten gauen, zentralizau eitten gauen, ba, puntu batzutan isten gauen. Ha bixkarrien ezin ibili beti! Ta holan ibiltzen gitzen. Ta hori danok.
-Orduan etxe-erriek batzen ibiltten ziñan?
-Bai, neu, neu ibili nitzen. Neu. Zerien hartu ta Aramaixo dana, ta Garagartza ta hau inguru guztiau neuk ibili nauen. Danak. Ta orduen, ba, aiudantie, Bruno […zelai] zan oso gizon ona. Zerien, hamen, Azatza ta hamen Gipuzkua aldien be harek lagundu usten, Brunok. Ta anekdota bat badauket. Arientzako Don Simon zan abaria. Ta han be atie jo gauen, ta ate gaiñien auen bentania, ta goittik abariorrek Brunoi -niri ez usten ezer esan-, Brunoi, ta ostia…“Ta Bruno! Lanien edo eskien hau ba?” Ta hak baiño edukaziño gehixau auken ta, “Lanien, jauna, lanien”. Handik gora bajuen beste baserri bat, oiñ ez naz /enaz/ akordetan zelan dan, ondio han dau, baiña oin hutsik dau. Ta… esto… abariaz ta han bidien gora goiezela esan usten: “Horrek badakik zer merezi duan han goixen…” Karabarrixa dauko izena han goiko zerak, han Kurtzebarriko [espaldiek]. Han lenau be baserrixe euen, ba, han be aziendie euen Karabarrixan, hola azienda leunteda bat dau oin be. Ta han, ta…esto… “Horrek badakik ze merezi duan? Aurrien daukena atzien ifiñi ta horra Karrabarrixa ahuntze-zain bielketie!’’. Hareaittik…

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia