Arrasate (Gipuzkoa)

Santa Agedako frontea

Santa Agedako frontea Gerran, nazionalak Arrasateko herrian zeudela, gorriak egon ziren Santa Agedan zazpi hilabetez. Bonbardaketa asko bizi izan zituen Juanitok. Ospitalea gurutze gorri handi batekin babesten zuten. Eurak ospitaleko sotoetan babesten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-153-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerran, nazionalak Arrasateko herrian zeudela, gorriak egon ziren Santa Agedan zazpi hilabetez. Bonbardaketa asko bizi izan zituen Juanitok. Ospitalea gurutze gorri handi batekin babesten zuten. Eurak ospitaleko sotoetan babesten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nik hara fan aurretik, esango dutsut /esangutzut/ gehixau ondion. Eskoitzan sartu aurretik, hamar urteaz, hamaika urteaz, Santa Agedan… bueno, Santa Agedan gorrixekin gelditu giñen gu, e. Zazpi-zortzi hillebete egon gitzen hamen Arrasaten Francon tropak, hamen Erguiñen ta hamen bertan, hortxe zauen frentia hementxe bistan, Olandixo ta Erguiñen, ta gu Santa Agedan gauzen gorrixekin. Esaten zan orduen "gorrixak". Han auzen nazionalistak. Gehixenak ezaunek, Arrasatekuek edo… Ta gero egon giñen, ba, “en primera linea“. Gu bonbardeo ta, guk bonberdeuak be geure gaiñien hartu gauen. Asko ez zan… hillik ez zan egon, e. Zarata asko, baiñe hautse ta burrundarie, baiñe gehixau ez.
-Ta ospittala be atakau ein euein?
-Ospittala auen kruz roja haundi bateaz ta defendirute auen, baiñe bonbardeuen bonba batzuk jausi zien ospittalien be. Hor egon zan ospittalien, este, ”Desperdicios“, oso periodista famoso bat, “Director de la Gaceta del Norte”, Bilbokue. Aureliano Lopez Becerra. Ta zoratute moduen, baiñe hortxe sartute fraillien artien egon zan. Hortxe salbau zan, e. Bueno, ta esaten noien. Gero egon gitzen beste hillebete “En medio de los dos frentes“. Hor Santa Ageda abandonau auenien gorrixek, ta bestiok ezin sartu, egon zan Madril inguruen, ba, abanze bat. “Tropas de choque en Belchite“ edo ez dakit nun izen zien, ba, hau frenetako apurtxo bat. Ta hau gelditu in zan, tropak eta hara bieldu zittuen. Ta gu erdixen zertu giñen, etxetik urtenda, etxetik iges indde. Manikomixo barruen lelengo, ba, hango sotanuetan-ta lo eitteko eta, ba, zelabaitt.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia