Arrasate (Gipuzkoa)

Fidel Castro jaio zen egunekoa

Fidel Castro jaio zen egunekoa Fidel Castro jaio zen egun berean jaio zen Juanito Leibar ere. 1926ko abuztuaren 13an izan zen hori. Joxe Arriaran munduko txapeldun izan zen pilotari arrasatearra ere egun horretan jaio zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-153-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Fidel Castro jaio zen egun berean jaio zen Juanito Leibar ere. 1926ko abuztuaren 13an izan zen hori. Joxe Arriaran munduko txapeldun izan zen pilotari arrasatearra ere egun horretan jaio zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esango dostazu izena ta apelliduak?
-Nik daukat izena Eugenio Juan Leibar Guridi. Baiña jente guztiek deituten duste Juan edo Juanito. Juanito, lagun artien eta etxien ta beti Juanito. Eugenio izen zan ba neure aitte-ponteko Eugenio zan ta ez zan etorri bautizora, zerien euen, soldaduskan, ta ez zan etorri ta orduen, ba, Juan. Ni jaixo nitzen abuztuen 13en, egun baten Fidel Castro ta ni. Bixok daukou 84 urte ein biher aurten abuztuen 13en. Fidel Castrok eta nik.
-13en ala 18xen?
-13en. Ta Arrasaten beste persona bat dau oso ezaune, da Joxe Arriaran, izen zana kanpeon…
-Pelotaixa?
-Bai, pelotaixe. Neure edadekue ta egun batekuek gara hirurok. Abuztue 13, milla bederetzirehun ta hogeita xeikuek.
-Harek igual eztau jakingo Fidel Castron zera dala.
-Ha izen zan "Campeón de España" ta ondion da "Campeón del mundo de saque libre". Gero desagertu zan hori kanpeonatuoi; "de saque libre" bera "campeón del mundo" geratu zan. Pelotan. "Saque libre", oin ez dau, ez da entzun be eiten. Lenau izen zan Atano III ta horreik "saque libre" eitten auen. Edozein ezkiñatxotik tak. Sakez itten zittuen tanto asko. Atano "tercero"k, por ejemplo.
-Nik ez dot ezautu hori.
-Nik bai.
-Sake librie zer da?
-Sake libre. Oin puntu batetik sakia atara biher da /bida/. Ta lehena, sake librien, ba, atara zeiketzuen horma kontraraiño juan añiketan ta ra! Edo atzetik, edozein lekutatik e, sakie.
-Baiña arraiaren atzera...
-Arraiaren atzera, hori bai. Baiñe atara sakie edozein puntotik. Ta hori bastante interesantie zan. Ta oin desagertute dau. Horixe da "sake libre".
-Ta orduen Joxe hau Arriaran hau izen zan…
-Kanpeon geratu zan ta hori ia ez da erabiltzen ta…
-Harrezkero ezkutau in zan?
-Nik ez dot entzun aspaldixan, pelota sake libre. Baiñe Atano III oso famatue izen zan. Makiñatxo bat partido irabazi zittuen sake libre.
-Sakez tanto gehixenak eindda.
-"De saque" eitten zittuen tanto gehixenak. Ra!, ezkiñara, ra!, bestaldera, arrimau ondoraiño…

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia