Legutiotik Arrasatera
Hizlaria(k):
Lopez de Aretxaga Agirregabiria, Luis
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-148-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Urtebetez Legution eskolatu zen, erdaraz. Gurasoek erdaraz hitz egiten zien, nahiz eta haiek euskaldunak izan. Gero, ama hil egin zen, eta osaba-izekoekin Arrasatera joan zen bizitzera. Arrasaten, abadetxeko eskolan hasi zen. Luisek ez zekien euskaraz mintzatzen, baina eskolak euskaraz ematen zituzten, eta eskolako kide guztiak euskaldunak zirenez, berehala ikasi zuen hizkuntza. Doktrina euskaraz ikasteagatik sari bat jaso zuela aipatzen du. Garai hartan, Arrasaten ez omen zen erdaldunik.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 06a
- Iraupena: 0:04:09
- Erref: ARR-148/002
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!