Luis Lopez de Aretxaga Agirregabiria
Arrasate (Gipuzkoa) (1920)
Biografia
Legution jaio zen. Aita-amak ere legutioarrak zituen, baina amaren osasun txarragatik Luis Arrasatera ekarri zuten senide batzuek, berak zazpi urte zituela. Urtebetez Legution eskolatu zen, eta, gero, Arrasateko abadetxeko eskolan hasi zen. Luisek ez zekien euskaraz mintzatzen, baina eskolak euskaraz ematen zituzten, eta, eskolako kide guztiak euskaldunak zirenez, berehala ikasi zuen gure hizkuntza. 15 urterekin lanean hasi zen Soroetxe izenarekin ezagutzen zen “Alberdi y Cía” lantegiko bulegoan. Larru zurrategi lanez aparte, esmeril-harriak ere egiten zituzten Soroetxen. 18 urterekin, gerrara eraman zuten 'La Quinta del biberón'en. Sei urteko soldaduska egin ondoren, Zerrajerako bulegoan lanean hasi eta bertan jardun zuen erretiroa hartu zuen arte. Kirolaria eta Kirol Elkarte bultzatzailea izan zen. Hainbat Elkartetako zuzendaritzan parte hartu zuen. 1957. urtean, Erroman Pio XII aita santuaren aurrean ezpata-dantza dantzatu zuen, Arrasatetik joandako talde batean. Aramaioko Josefa Antonia Erizekin ezkondu zen. Seme bi izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-148 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute