Arrasate (Gipuzkoa)

Gerran senidea galdu zuen

Gerran senidea galdu zuen Gorriek lau eskopeta besterik ez zituztela dio Joxek. Osaba bik hanka egin behar izan zuten, eta beste bat, udaletxeko diruzaina, fusilatu egin zuten Oiartzunen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-084-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gorriek lau eskopeta besterik ez zituztela dio Joxek. Osaba bik hanka egin behar izan zuten, eta beste bat, udaletxeko diruzaina, fusilatu egin zuten Oiartzunen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eske hor pasau zuan e… egunez sartzen zittuan zerak, hamen be, Kurtzetan-ta letxe e, egunez militarrak sartzen zittuan ta gabien bestiek bieltzen jittuen, ta hola ibili zittuan hemen. Hamengo gerriek e, zelebrie… bueno, ordurako gerrie zuan, baiñe gaur zelebrie izengo litzakek. Gaur zelebrie izengo litzakek.
-Bai, gaur jenderik ez da biher izeten ta.
-Zera, tira tira, tira.
-Makiñekin, ta abioiekin ta zerakin…
-Karo. Orduen bonbamanosak eta botaten... [horixe] zuan gerrie. Ta honeik gorrixok ze aukien ba, lau eskopeta aukien ta. Joe.
-Bai. Ba, neri kontau izen dostai, karlisten gerratan, oseake hemezortzigarren…ez, hemeretzigarren gizaldixan, makillakin itten eueilla…
-Bai, bai, bai, bai.
-… ez ezpataik eta ez…
- Hau be antzerakue zuan, hau be, e. Hau be antzerakue. Eskopetakin ta... ze, ze jaukien ba? Ze jaukien ba?
-Zeuk seniderik ez zeben /etzen/ euki gerran?
-Bai, gure Mazmelakuek eta bai ibili zittuan. Ta zerak bai, gero, primuek-eta bai. Ta baiñe nire primuek-eta alde in biher izen juen. Batzuk fan zittuan, tiuek eta, bata Galiziara-edo fan zuan, tio Juan Cruz. Ta…
-Baiña ihes indda, edo…?
-Iges eindda, iges indda. Gero tio Andres fan zuan Venezuelara edo, Carakasea edo. Ta niri tio bat afusillau eustien.
-Kontxo.
-Anaie, aman anaie. Horretxekin abariokin.
-A bai… horreikin batera? Oiartzunen edo…
-Bai, bai, bai…
-Ze pekatu [euken] ba?
-Ze pekatu?
-Tio horrek.
-Ha zuan “no se qué de fondos del ayuntamiento“, ta harek iges in juan, ta diruek eruen in jittuan. Ta Durangoraiño allegau zuan, ta esan eutsien /esautzien/ lagunei “E! Ni ez naixuek, ni honeaz, ni diru honeaz ez naixuek. Nik honeik entregau ein biher jittuat /bijittuat/“, ta “Ez ai fan, ez ai fan, garbittuko haue ta. Hiltten jabitzak eta ez ai fan". Ta bestiek ezetz. Berak entregau ein biher auela /einbiauela/, eta etorri in zuan, ta entregau in zuan. Entregau jittuan diruok.
-Hamen, hamen, udaletxien?
-Bai. Ta etxea fateko esan utsien /esautzien/ ta fan zuan etxera. Hurrengoko egunien erun juen ta “hasta hoy. Hasta hoy“. Pentsaik. Gero honraue izen biher hazela /izenbihazela/. Bai, bai…

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia