"Bittor hojalateruena" denda
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-084-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko uztailaren 09a
- Iraupena: 0:02:48
- Erref: ARR-084/013
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
-Ta zuk goguan daukotzu garixa ta artua ta entregau biher izaten ziela ta gero, gerra ostian?
-Bai, bai.
-Arrazionamentu garaixa ta.
-Bai.
-Zueik kalian bizitta arrazionamentua sufriruko zeuein, ezta?
-Mondrauen gosie pasau zuan. Gosie. Guk, Jaungoikuei eskerrak…
-Bai, basarrixa, ezta?
-Basarrixekin ondo arreglau gitzuan. Ondo arreglau gitzuan. Ta gero, guk e, suerte haundixa euki gaixuan, orduen gure etxera gauzak erosten-ta basarrittar asko etorten zuan. Gure denda bat jaukan amak, han egoten zittuan e, ba, behixak batzeko zerak ta, zerak eindde ta, gauza guztiek egoten zittuan. Baldiek eta, barriñoiek eta, danerakuek jauan han. Eta hara jente asko etorten zuan ta guk… beti ekarten juskuan zerbait. Batak zera, patatie ta bestiek ez dakit zer, ta… beti ekarten juskuen. Ta hor basarrittik asko.
-Karo igual diruekin ordez, janakin…
-Bai, bai, bai. Nik uste juat e, nik hola uste juat arregletan ziela.
-Ta zela eukan izena denda horrek?
-Ba Bittor hojalateruena. Ta ez jaukan /etxaukan/ izenik gehixauan. Bittor hojalateruenak zittuan gure ezaguntze… gurie be gero pelotarixek in gitzelako baiñe… ”Horreik zeintzuk dittuk?” eta ”Bittor hojalateruen semiek”.
-Aja. Oseake dendia Bittor...
-Rosa, Rosa. Ama Rosa zuan.
-Baiñe dendia Bittor hojalateruarena?
-Bueno, hojalaterixie ta dendie leku baten jauan ta... bai. Bittor hojalateruan etxie deiketan juskuan hari.
-Aja. Orduan, denda horretan, zerak, balde ta barriñoi ta holako zerak?
-Bai.
-Ta behixak batzeko zer esan dozu ibiltten ziela?
-Zerak e, ardixek batzeko badakik zer. Aittek itten jittuan horreik gauzok! Hojalatiekin. Katxarruek.
-A! Aittek berak itten zittun?
-Berak itten jittuan!
-Osea, baldia esan gure dozu.
-Baldiek eta horreik berak itten jittuan.
-A joño.
-Bai.
-Hori soldiuta edo?
-Soldiauta. Txapa galbanizauaz posalak eta. Horreik. Ekarri be bai, eta in be bai itten zittuan.
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!