Baserrian gustura egoten zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-084-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolako oporraldietan Joxe baserrira gustura joaten zen. Etxenausiko behiek sariak irabazten zituzten Arrasateko ferietan. Argindarra eta ura baziren baserrian, baina bainugela berak jarri zuen geroago. Pujeta (lixiba) egiten, latsarria eta labesua ezagutu zituen Joxek baserrian.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko uztailaren 09a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: ARR-084/012
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea
Transkripzioa
-Oseake, orduen, bakaziño denporan, ez ziñan kalian egoten.
-Gutxi, gutxi.
-Basarrira.
-Basarrira. Gustora. Gustora.
-Ta zenbat ganau buru zeukotzuein?
-Ganauek eukitten gittuan guk e, gure basarrixen, xei-zazpi hola, ta astue gero.
-Ta idirik?
-Idirik ez. Lanak itten gittuen zerak… hau nun ifintten dok?
-Hementxe.
-Lanak itten gittuan goldan ta, burdiñaran ta, zerien e, behixekin.
-Behixekin? Uztarr..
-Behixek edarrak e! Mondrauen birritten e, lelengo premixue atara zittuenak. Behixek.
-Bai? Ferixan? Baiña Santo Tomasetan edo?
-Santo Tomasetan, bai, bai, bai, bai. Birritten. Bi urtetan.
-Horreik, uztarriko behi horreik?
-Bai, bai, bai. Baiñe behixek zelakuek! Bueno, gobernau be holaxe e, gure tion etxien, gobernau be.
-Ba bai, lanerako…ganaua..
-Joe.
-Han gogor ein biher.
-Gobernau ondo e.
-A orduan zu zeu be ittaurrian ibilitta zaz?
-Bai, bai, bai. Atzetik be bai! Burdiñaran ta atzetik be bai.
-Burdiñaran, e?
-Bai, bai, bai.
-Eta Etxenagusi horretan, zu hara faten ziñanien, goguan dakotzu inddarra ta ura ta zela eozen? Etxe barruan baeuen urik?
-Bai, bai, bai, bai.
-Bai?
-Bai, bai. Kuarto bañorik ez jauan /etxauan/, gero in gaixuan geuk. Kuarto bañua. Ia mutil in giñenien, ia kuarto bañua in gaixuan geuk.
-A, karo, gaiñera zeu hojalatero, aitta…
-Bai, bai, bai.
-… ta semie hojalateruak.
-Baiñe ure, depositto bat jauan han ta etorten zuan, ta hor metal ura geukan aldamenien, erateko.
-Itturrixa, edo posaderia edo zer zan?
-Ittu… zer bat… tubo bat ez, harrixe zertute, biher dan moduen ein ta handik etorten zuan ure!
-Eta hor Etxenausin andrak erropak-eta nun garbiketan zittuein?
-Pujetie.
-Pujetia?
-Honbre.
-Eta gero…
-Ogixe be bai. Hor, labie!
-Baiña alberkarik edo baeukein etxe inguruen? Ze pujetie gero aklaraitteko han ura biher dozu /biozu/.
-Bai, ba, esaten dustat /esateustat/ ba ure jaukiela ba, depositto bat eukien ta!
-A! eta aklaraittia eta dana etxe barruan itten zan e?
-Bai, karo.
-Ez, baserri askotan alberkie ipintten euein arropie garbiketako.
-Ez, ez…bai, a! Hori baaukien! Alber… bai, zera esan gure dok /gurok/? Fregaderie edo zeroi?
-Baiña etxetik kanpo.
-Etxetik kanpora bai, bai, bai.
-Ta harrixa erropak joteko eta.
-Bai, baitte, horreik danok, gizona. Joe. Horreik danok. Ogixe be etxien itten zuan e.
-Pentsaitten dot.
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!