Arrasate (Gipuzkoa)

Joxe aitaren baserrian

Joxe aitaren baserrian <p>Gaztetan asko joaten zen aita jaio zen baserrira, Mazmela auzoko Etxenausira. Hamasei urte zituela artzaintza, itaurreko lana eta baserriko lan ugari ezagutu zituen. Mazmelako artzain handienetako bat zen Joxeren osaba.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-084-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztetan asko joaten zen aita jaio zen baserrira, Mazmela auzoko Etxenausira. Hamasei urte zituela artzaintza, itaurreko lana eta baserriko lan ugari ezagutu zituen. Mazmelako artzain handienetako bat zen Joxeren osaba.

Transkripzioa

-Zuk esan dozu kalien jaixo ziñala.
-Bai.
-Kalien, kaleko etxien ura ta argiinddarra ta umetatik ezautu izan dozu?
-Baaai beti.
-Normal?
-Beti, normal.
-Te zeure aittan baserrira faten ziñan?
-Bai, asko! Bakaziñuetan ta [astebetien] egoten gitzuan! Mazmelan gu.
-Ta ze… Etxenausin?
-Etxenausin. Ta Karriona. Bi baserri geukan guk. Etxenausikuek zittuan aitten… basarrixe. Ta Karrionenekue, arrebie ezkondu zuan Karrionenekuekin.
-Aittaren arrebia?
-Bai. Ta bi basarri geukan guk. Ta udan hantxe egoten gitzuan. Ta gero gerra… Hi! Ta gerra denporan, bestiek e… hor jabitzan nunbaitten, ta pastore ibili nitzuan ni! Tiokin.
-Ardixekin?
-Honbre!
-Ta ganauek, zera ta… ittaurren ta… garixe ebaten ta danien in juau guk, e!
-Kontxo!
-Honbre!
-Pastore nora faten ziñan? Andarto… zera, Degurixa aldera edo?
-Zerera, Alabittara. Aitxorroztik aurrera. Horreik dittuk e, Elgea aldera joten juek ba baserrixek…
-Bai, bai, bai, bai.
-Hara faten gitzuan.
-[Arabako mugan].
-Hara, hara faten gitzuan gu.
-A, han itxabolia bazeukotzuein?
-Txabolie be bai.
-Ta ardixek jaitzi ta zeuk itten zittuen?
-Honbre!
-Ta gaztaia?
-Gaztaia tiok. Gaztaia tiok.
-Eta gaztaia han itxabolan itten zeuein, edo…?
-Txabolan. Ta gaztaie aumetako, tximinixa bako txabolie, han. Sue ein, ta keia atara hari ta ba holaxe!
-Lo ez zeuen ingo…
-Lo bai.
-Lo ez zeuen ingo gaztaiekin, ezta?
-Bai, baiña holako zer bat aparte geukan ta, ta han lo.
-Ia, ia.Ta hori zenbat urtekin?
-Hori ia… hamaxei urtekin ia. Hamalau-hamasei urtekin. Orduen mutikue ia.
-Eta gazuriekin txarririk edo…
-Txarrixe ta gazurie ta zera, asunekin zertu ta… txarrixei jana bota…
-Haik txarrixak gozuak izengo zien…
-Bai.
-Ta ze eitten zeuein, txarrixa etxian hiltten zeuein edo…?
-Etxien.
-Edo Arabara saldu?
-Etxien… etxerako, etxerako txarrixe.
-Ez, zegatik hor Degurixan ta e, kargalekun ta egozen pastoriak…
-Bai.
-Nola bakoitzak hiru-lau txarri hazten zittuen…
-Ez, guk etxerako hartzen gittuan.
-Ze zeukain, artalde haundixa?
-Baaaaaai. Inportantie. Inportantie.
-Zenbat ardikua, gutxi gorabehera?
-Aa… ehunetik gora. Ehunetik bastante gorau.
-Orduan artalde formala.
-Bai, bai, bai. Hor jazan Mazmelan, bi jazan. Etxenausikuek eta Kapelenak. Bi. Pastore… ardi ta… Ta pastoriek asko jazan han orduen e! Alabitten asko! Atxorrozpekue, Agarrekue, Nagiturrikue, Kapelena, Agarrekue, Etxenausikue… eta bestie nor zuan…? Beste bat be bajauan.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia