Arrasate (Gipuzkoa)

Mutikotako jolasak

Mutikotako jolasak Pilotan eta futbolean jolasten zuten mutikotan. Pilotak nola egiten zituzten azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-084-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Pilotan eta futbolean jolasten zuten mutikotan. Pilotak nola egiten zituzten azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta ze jolas klase itten zittuein mutikuen artien?
-Errekreuen ta?
-Bai.
-Ba pelotan ta fubolien.
-Ez zan besterik, txirikilletan ta holakotan ez zeuen itten?
-Txirikilletan ta hori neskatillak ibiltten zittuan.
-A bai?
-Gu gero ba, ”diez veinte“ka ta. Badakik zer dan? “Diez, veinte“ ta hori…
-…“diez veinte“ka?
-Pote-poteka ta. “Diez, veinte“ ta gordetia zuan. Gorde nunbaitten ta… topetan ta… holako gauzak!
-Geuk be in dittugu holakuak e.
-Bai… pentsetan juat nik. Pentsetan juat. Gero gast… gero hori gastau zittuan e!
-Bai, oingo neska-mutillak ez dot uste holakorik…
-Eeeeeee…! Honeik e… Horreik e…
-[…] ta harrapo-harrapoka ta ibiltten giñan.
-E?
-Harrapo-harrapoka ta.
-A ez jakixat /etxakixat/ hori…
-Ez, ba, bi talde ein ta bata bestiak harrapaittera. Ta harrapaitten zana ikutu ta geldik egon bihar.
-Aaaa horixe bai, ikuketan, ikuketan. Bai, geu be holaxe ibiltten gitzuan! Horretxek jokuok. Gero kanikaka. Kanikak… besterik ez jauan /etxauan/ e.
-Baiña, orduen, zuek pelotan ume-umetatik hasi ziñein.
-E?
-Han, ikastola ondoren ume-umetatik pelotan ia.
-Ume-umetatik. Orduen mun… danak itten gauen baiña pelotan ondo! Danak ondo pelotan. Ta futbolien be bai e. Muti… besterik ez jauan! /etxauan/. Pelota zaharren bat hartu ta futbolien.
-Ta hori nundik, nundik ataraten zittuein pelotak?
-Pelotak? Ba kanika bat edo zerbait hartu eta tal ta… lanazko pelotak-eta itten gittuan, amai lanie kendu eta, ba, lanazko pelotak!
-Gero esparadrapuakin pegau…
-Esparadrapuekin holako zer batzuk ein ta ya esta! Ta beti be amak e ba puntu batzuk emuten uskuan, ta ba ya esta. Horretxek zittuan… Oingo moduen?
-Ia, ia, ia.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia