Arrasate (Gipuzkoa)

Beste garai bateko pilota jokoa

Beste garai bateko pilota jokoa Joxek gogoratzen duen partidarik gogorrena "Zurdo de Mondragón"en kontra Bergaran jokatu zuena izan zen. Sake librera jokatzen zen orduan pilotan. Garai hartako frontoiak, pilotak eta arauak ezberdinak ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-084-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Joxek gogoratzen duen partidarik gogorrena "Zurdo de Mondragón"en kontra Bergaran jokatu zuena izan zen. Sake librera jokatzen zen orduan pilotan. Garai hartako frontoiak, pilotak eta arauak ezberdinak ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zein da zeuk goguan daukotzun holan partidorik gogorrena, edo esangusatsuena edo?
-Bueno, hainbeste izen dittuk… buuuu… Nik bat, gogorrena… `Zurdo Mondragon´ek eta nik manoik-mano jokatu gauena Bergaran. Jodeeee… ixe hil ein gitzuan.
-A bai, e?
-Puf! Hori Zurduoi gogorra zuan ta pufa! Ni baiño zaharraue zuan Zurdue e. Ni baiño… beratzi urte gehixau jauken hak. Ta orduen nik zenbat urte eukiko nittuan, ba, hogeta bat urte edo.
-Ta kriston palizia hartu zeuen?
-Puf!
-Zenbat akabau zan partiduoi?
-Hogeta bana iguales, ta neuk irabazi. Orduan sake libre zuan, e! Sake libre badakik zer dan?
-Arraia barik?
-Sakie joteko hik gure doken /guroken/ lekutik. Pasak bai. “Tres y medio y siete”. Baiñe gero sakie hik gure doken lekuen ein, txapa onduen gure badok eta, hik gure doken /guroken/ lekuen.
-A, aurretik be atara zeiken, e?
-Bai, bai, bai. Aurretik ataratie, libre horixe dok ba.
-Aaaa.
-Sake libre horregatik dok.
-Joño. Baiña, osea, hiru ta erditik atzera bota biher zeben.
-Karo. Ta pasa pasa, ta falta falta. Baiñe sakie hik gure doken /guroken/ lekutik botatie. Zabaletik, zulotik, hik gure doken lekutik. Orduen diferente zuan dana.
-Ta hor zailaua izengo zuan sakia restaittia, ezta?
-Joder!
-Eta oingo…
-Baiñe frontoiek be diferentek, e!
-Bai, ta oingo pelota zer pentsaitten zatzu zuri?
-Oingo pelotak ba… larreikuak jabitzak.
-Bizixeixak, ezta?
-Larreikuak, larreikuak. Larreiko pelotak dittuk horreik. Gero frontoiek be diferentiek dittuk. Lehen losak jazan, ta oin zera dok, aglomerau bat dok eta, diferentiek. Dana diferentie.
-Lehen potrak be gehixau, ezta?
-E? Bai ba, a koxkie? Bai, beti be koxkie ta.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia