Arrasate (Gipuzkoa)

Pilotan lehenengo urratsak

Pilotan lehenengo urratsak Mutikoa zenean, Juan Bautista Azkarate "Mondragonés" pilotariarekin ikasi zuen pilotan egiten. Futbola eta pilota omen ziren orduko kirol bakarrak. "Mondragonés"ekin Bergaran entrenatzen zegoela, pilota enpresari batek eman zion bere aurrenengo partida jokatzeko aukera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-084-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mutikoa zenean, Juan Bautista Azkarate "Mondragonés" pilotariarekin ikasi zuen pilotan egiten. Futbola eta pilota omen ziren orduko kirol bakarrak. "Mondragonés"ekin Bergaran entrenatzen zegoela, pilota enpresari batek eman zion bere aurrenengo partida jokatzeko aukera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta hori izan da zure ogibidia denbora danian?
-E?
-Bizi danian izan dozu hojalaterogintzia ogibidia?
-Gero, orduen, pelota asuntue-ta ez euen e, oin moruen ez euen. Enpresa batzuk euzen, eta hareik ainddu ta dana eitten auen haitxeik. Ta gero… hor egon... ni pelotan zela hasi nitzen? Guk geuken hemen `Mondragones´, pelotari haundixe, kanpeoie izendakue, e!
-Izenez `Mondragones´?
-`Mondragones´. Juan Bautista Azkarate. Ta ha entrenetan zan egunero. Ta gu, mutikuek, ta faten gitzen ha entrenetan. Ta pagie emoten euskun.
-Beakin pelotan eittiagatik?
-Entrenetiagatik bai, bai, bai. Pagie. Ta gu pozik faten giñen. Orduen erriela-ta diru asko zan, e! Erriela emuten euskun.
-Kontxo!
-Bai, egun bitik behin erriel bat. Ta hori zan diru mordue!
-Ta zenbat lagun faten ziñein beakin pelotan eittea?
-Ba... ni baiño…ni, gaztiek ni ta beste bat. Baiñe bestiek zaharrauak. Ta partiduek itten gittuen.
-Bea danon kontra edo...?
-Ez, ez, ez. Bai...! Hamen mutillek pelotan ondo eitten auenak euzen, e!
-Bai, e?
-Uuuuu, hamen euzen pelotan eitten auenak baiñe…gaur pelotari izengo litzekienak. Asko.
-Eta gero eurak ez zien izen pelotaixak…
-Ez, por ejemplo, Divino. Oso ona zan ta futbolistie zan. Hor Realien ta Santanderren ta ibili zana. Patri, Realien fubolista izen zana, oso ona pelotan ha be! Ta mordue euen, e! Orduen beste deporteik ez euen. Fubola ta pelotia. Ta bizikletak be gutxik, jente gutxik euken ta bizikletie be ezebez. Fubola ta pelotie zan. Ta Mondrauen egoten zien futbolistak-eta baiña onak, e! Onak! Ta pelotarixek be bai e! Lo que pasa que… Ez euen aurrera… ez euen ta, ez euen. Ta ni faten nitzen… `Zurdo Mondragon´ek eruten nindduen ni Bergara, entrenetan. Mano manoko kanpeonato bat ebillen, ta nik orduen eukiko nittuen ba hamazortzi urte edo hola. Ta egun baten entrenetan gabitzela, enpresaixuek suertau zien han, reunixo bat eukiela edo, ta han agertu zien. Ta ni ikusi nindduen pelotan, ta `Zurdo´i preguntau utsen aber ni nor nitzen. Ta, ba, esan utsen `Zurdo´k zein nitzen ni. Ta hurrengoko astien pelota partidue ipini eustien /ipinistien/.
-Mekatxis.
-Bai.
-Hantxe zeu pelotalekuen pelotan ikusitta…
-Bai, bai.
-Ondo ingo zeben zeuk be orduen!
-Itxurie, itxurie. Ta hasi nitzen profesional ta… ba, ni gazte hasi nitzen, e! Nik... hamazortzi urte ta erdixen gebitzela… banebillen ni pelotan!

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia