Arrasate (Gipuzkoa)

Ikastolan ikasi zuen gerra aurretik

Ikastolan ikasi zuen gerra aurretik <p>EAJrena zen Gurea frontoi osteko ikastolan ikasi zuen. Errepublika garaia zen, eta Abade-etxean ere bazegoen beste ikastola bat. Gerraostean San Viatorren apaizak etorri ziren eta haiekin ikasi zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-084-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

EAJrena zen Gurea frontoi osteko ikastolan ikasi zuen. Errepublika garaia zen, eta Abade-etxean ere bazegoen beste ikastola bat. Gerraostean San Viatorren apaizak etorri ziren eta haiekin ikasi zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta zu zeu nora fan ziñan eskolara?
-Ni? Hara… Mondrauen euen e, batzokixe. Batzokixen atzien euen jardiñe haundixe. Ta han ein zan, ein auen PNV-kuek frontoi bat.
-A, frontoia.
-Ta frontoien atzien e, esk… ikastolie. Eta frontoien errebotie izeten zan holako ate haundi bat zerretan zan, ta ha zan eskolie. Ta gero errekreuen ha zabaltzen zeuen ta handik jardiñera faten gitzen. Ta ha izen zan "Fronton Gurea". Gero ipini utsien. Baiña ha zan Batzokiko frontoie.
-Eta zueik egon ziñein eskolie be bai Batzokiko ikastolia zan, ezta?
-Ez, danerakuek, baiñe bai, Batzokixek ein auen ha frontoie. Baiñe ikastolie? Ikastolie danendako zan, e.
-Baiña PNV-kuek jarrittakue zan hori ikastoliori?
-E?
-Hori pribaue zan edo publikua?
-Publikua, publikua. “Lo que pasa que” orduen ba Batzokixek ein auen ba frontoie ta eskolie be hantxe euen. Ta gero beste eskola bat euen abadetxien. Ikastolia ha be. Dana euskerakue zan orduen.
-Hori zan Republika garaixan, ezta?
-Republika garaixen.
-Oseake ikastola. Orduen zueik eskolak euskeraz jaso zittuein?
-Bai, bai, bai. Guk…
-Gerrara arte.
-Bai. Gure maixuek zien Hilarion, Urrutia, eta Etxebarria.
-Hilario Urrutia…
-Eta Juanito Etxebarria.
-Zer zien eurak, arrasatearrak?
-E? Arrasatearrak.
-Juanito Etxebarria… Zenbat urtekin hasi ziñan eskolan?
-Gu eskolan ba mutikotan. Betiko moruen.
-Bost-sei urtekin?
-Bost-xei urtekin edo. Karo.
-Oseake hori zan hogeita hamaika hogeita hamabi zer horretan, ezta?
-Bai, bai. Hogeta hamaika, hogeta hamabi, hogeta hamahiru, hor ibiliko zan.
-Eta hor egon ziñain gerrara arte? Eskola horretan?
-Bai, gerra denporara arte eta gero gerra denporan horreik desapareziru zien, ta etorri zien hona e Viatoristak. San Viator. Ta gero hantxe ibili giñen gu.
-Ta San Viatorren ia zien eskola nazionalak, ezta?
-Bueno, eskola nazionalak zien beste batzuk. Baiñe San Viatoristak etorri zien nazionalen epokan. Frankon epokan etorri zien. Bai.
-Eta zuek pasau ziñen orduen San Viatorrera?
-Bai, beste…
-Ha publikua zan edo pagau in biher zan?
-Eeee… publikue uste dot zala, e! Nik ez dakit /eztaitt/ pagetan gauen zerbait edo, baiñe ez dot /eztot/ uste, e!

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia