Arrasate (Gipuzkoa)

Aita idiekin garraiolari

Aita idiekin garraiolari <p>Aitak, garai batean, Bergarako Labe Garaietatik Arrasatera idiekin garraiatzen zuen materiala. Anaia bat pinu enbor batek hil zuen, istripuz. Aramaioko esne-saltzailea zen Manzano-ren furgonetan eraman zuten ospitalera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-082-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitak, garai batean, Bergarako Labe Garaietatik Arrasatera idiekin garraiatzen zuen materiala. Anaia bat pinu enbor batek hil zuen, istripuz. Aramaioko esne-saltzailea zen Manzano-ren furgonetan eraman zuten ospitalera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dozu, behin baiño gehixautan, etxian idixak zeukatzueilla. Idixak zer zien, etxeko lanetarako edo karreterogintzan be batenbat ibiltten zan?
-Karretero aitte denpora baten ibili zan. Zeretik, Altos Hornostik zerera ekarten, beste Altos Hornosera.
-Bergaratik hona?
-Handik horra, bai. Goixien ez dakit ze ordutan urteten auen ta gabien ez dakit ze ordutan aillegetan zan.
-Ta ze ekarten eben?
-Ba materixala o, burdiñe edo, zerak ekarten zittuen. Aitte ibili zan karretero. Idixekin. Ta gero ba etxien. Etxeko lanak eitten zittuen.
-Ze zuk esan dozu, esan dozu anae bat galdu zebeilla burdixa deskargaitten, ezta?
-Bai.
-Hori ze…?
-Baiñe orduen basutik ekarri zittuen piñuek. Eta han etxe aldameneko kamiñuen holako zer bat dau ta ba goixen itxitten zittuen, gero kamioiek edo erungo zittuen. Eta, ba, bat gaiñera etorri jakon bualtaka ta errebentau ein eutsen… bai. Ekarri auen etxera ta Olanok zerien, ta esaten auen "eneee… está reventau". Ta orduen eruen auen Elgoibarrera eta ba horixe, Elgoibarren han… karriau… ba ez auen tardau, bi edo hiru egun edo in zittuen.
-Oseake beste anaia be Elgoibarreko ospitalera eruen euein, e? Oseake anai zaharra be gerran hondatutakua, ala!
-Bai, bai.
-Ta gero bestia etxian miña hartuta.
-Zeren automobillien. Aramaixoko zera, letxerue, Manzano. Haren kamioien eruen auen bigarrena. Ta lelengokue ez dakit, ez naz /enaz/ gogoratzen ze autobobilletan erungo auen, baiñe hori bai, kamioie etorri zan… oooo furgoneta bat, ba esniek-eta ibilltteko auken ta hantxe sartute erun auen.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia