Militarrak etxean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-082-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko uztailaren 08a
- Iraupena: 0:02:08
- Erref: ARR-082/009
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
-Militarrak ganaurik edo txahalik edo kendu ez otsuen ein?
-Ez, ez uskun kendu. Eurak e…
-Zenbat soldau inguru eukitten zittuein etxian?
-Ba eongo zien e, ze esango dutsut /esangutzut/ nik, hogei bat bai. Denpora baten.
-Ta jan da lo ta?
-Eurak eitten zittuen, bai, han atzekaldien, eurak eitten zittuen. Oin e, Kapitana ta hori etxien, ohien. Ta gu beste kuarto baten danok, ba, koltxoie bota lurrera ta batzuk goixen ta beste batzuk behien. Baiña eurak bi kuarto behintzet eurakin.
-Ofizialentzako.
-Bai, ofizialak ohien, ta bestiek kamaran.
-Soldauak kamaran bonbakin eta…
-Bai, ira artien ta lasto artien harek. Baiñe ha kamarie zan… nik ez dakit zela ez auen errebentau ezek e!
-Edo erre, edo erre, su emun zigarro batekin.
-Pu! Baitte. Zegatik eze ez auen beste... lastue ta irie besteik, kamaran! Ta han ibiltten zien, esaten dutsut /esateutzut/, nik haik bonbak eta… ontxe be akordau eitten naz. Zelan e… jausi eitten gitzen, ta bai e, ta estropezau ta “pom!“ Ta ze jo ta, ha agerketan zuan. Bonbak. “Bomba de mano“, ba, lata modu batzuk zien, zer bateaz, anillo bat eta zintta bat. Eskuetan be asko euki dau. Ta botateko moduen! Ze esango dutsut /esangutzut/ nik ba.
-Deskuiduen han estropezu eindda… anillai tira ein, edozer gauza, eta “pumba!“
-Ya esta! Ein gotsen. Baiña ez dakit, bastante zerak gitzen itxurie dauenez, ezta? Bestela…
-Bai, bai, nik ez dot hori pasau, ez dakit.
-Bai, nik e… eskuetan hareik ibilitte nau.
-Pentsaizu, zortzi urteko umia!
-Bai. Ta…
-Zela itxi leikixo hola ume batei holako gauza bat!
-Horixe! Konturatu zienien ekarri nindduen etxera! Baiña ordureko ia, han hilliek pasau gittuen eurakin. Baiña, esaten dutsut, ha izen zan izugarrizko gogorra.
-Jontxo, jontxo, jontxo…
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!