Arrasate (Gipuzkoa)

Etxean gizonik ez

Etxean gizonik ez Zigarrola auzoko eskolara joaten zen, baserrian lanik ez zegoenean. Gerraren ondorioz hil zitzaien anaia bat, eta lan istripuan beste bat, 16 urte zituela. Mutil bat eta zortzi neska geratu ziren etxean. Neska nagusiak neskame joan ziren. Kristinak 18 urte zituela, anaia bakarrak etxetik alde egin zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-082-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zigarrola auzoko eskolara joaten zen, baserrian lanik ez zegoenean. Gerraren ondorioz hil zitzaien anaia bat, eta lan istripuan beste bat, 16 urte zituela. Mutil bat eta zortzi neska geratu ziren etxean. Neska nagusiak neskame joan ziren. Kristinak 18 urte zituela, anaia bakarrak etxetik alde egin zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta eskolara nora faten… nora fan ziñan zu?
-Ni e Zigorlako zerera, eskolara.
-Ziorlako eskolara.
-Bai. Maistrie gauken.
-Izena goguen dakotzu?
-Ba… oin ez jat /etxat/ etorriko.
-Bueno, igual xao... Eta zenbat urtekin hasi ziñan eskolan?
-Ba ez dakit /eztakitt/ horixe…
-Sei, zazpi edo?
-Bai, holan bielduko nindduen. Baiña eskola baiño gehixau, baserrixen gehixau lan eitten gauen. Zegatik eze lana baeuen.
-Eskolara tururu.
-Tururu. Eskoliori guretako ez zan izeten.
-Ze itten zeuein, ittaurrien eta…
-Ba danera.
-Danera?
-Danera.
-Ia umetatik e?
-Bai. Bai, bai, hori ez uskun guri perdonau. Gaiñera, ba, lau seme o euki zittuen, lau mutil, ezta? Eta bi, zera, bat gerrako zerak, konjelau-edo ein jakon hankie, eta horko konplikaziñuaz hil ein zan.
-Kontxo!
-Eta bestie tronkuek harrapau auen hamasei urtekin.
-Basuan lanian?
-Bai. Ez, han etxe aurrien, kargau ta deskargan abitzela, burdixe, ba, zertu ein zan, jausi jakon gaiñera eta errebentau ein utsen.
-Mekatxis la mar.
-Errebentau tripie, barruen. Erdixen hartu auen ta han geratu zan. Ta, klaro, ba geratu gitzen batekin.
-Ta beste danak neskak.
-Ta beste danak neskak. Ta neska nausixek, ba, kriera, alde batera edo bestekaldera ibili die. Gu, gaztien bixok, ba, ez gitzen fango iñora. Baiña Joxepa ta horreik, ba, hor ibili zien, etxeik etxe, alde batera edo bestekaldera. Gu ez, guri ez jakun /etxakun/ tokau zerik.
-Kriarantzarik?
-Krierantzarik ez jakun /etxakun/… etxien gehixau, etxien.
-Etxeko kriadak, etxeko kriadak, ezta?
-Ez auen ta. Ez auen ta. Anai bat geratu jakun ta bera kantsau ta iges ein uskun etxetik. Karo, beretako dana.
-Eta alde ein eben e?
-Bai.
-Jontxo!
-Eta…
-Zenbat urte zeuketzun zuk, anaiak alde ein auenien?
-Ba ez dakit, hamazortzi edo... urte bat bai.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia