Arrasate (Gipuzkoa)

Txerriak hazten zituzten ardiekin batera

Txerriak hazten zituzten ardiekin batera <p>Hiru bat txerri izaten zituzten ardiekin batera. Gazura berotu eta asunak bertan biguntzen zituzten. Baita pago hostoak edo urritzarenak ere. Gero Arabara saltzen zituzten. Artzain guztiek izaten zituzten txerriak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-078-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hiru bat txerri izaten zituzten ardiekin batera. Gazura berotu eta asunak bertan biguntzen zituzten. Baita pago hostoak edo urritzarenak ere. Gero Arabara saltzen zituzten. Artzain guztiek izaten zituzten txerriak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bai, ta gero mendixen egoten zittuan txarrixek, txarrixek eruenda, gazurie jateko ta, bai.
-Zenbat txarri izan zittuen zeuk?
-Ba hirune edo eukitten gittuan, hiru bat txarri, mendire erunda. Bi-hiru, bi-hiru, segun ze… zenbat ardi euen batzeko, ba. Igual egoten zittuan antzue gehixau edo zera, ta esne gutxi baeuen ba ezin leike han gehixa eruen. Ta holako…
-Bai, gazurien neurrira, ezta?
-Bai, gazurien neurrire, bai.
-Gazuria aparte beste zeozer emuten zotsain txarrixai?
-Bai, bueno, orduen pentsu asko ez, zeoze emungo jaten, pentsu apurren bat, baiñe asko ez, ta parte izeten zuan e, asune. Asunek ebaitte ekarri, axkoriaz xehetu, ta gazurie berotuaz, baldien ifiñi ta asunek hara bota, bigundu daittezen. Ta asune ez baeuen pago-orrixe, biguna, freskue, edo bestela urretxa. Adarrak hartu ta ekarri te kendu orrixe, ostrue, ta bota…
-Danerako denporia zeukotzuein orduan?
-Bai, danerako denporieee… ba, ez zuan sobran egoten e, eindde! Eindde, eindde. Gero atsaldien be emun ein biher izeten jaten. Goixien parte bat eta atzaldien barriro emuten jaten beste baldekadatxo bat, beste parte bat. Ha berotu orrixokin ta bota, ta gaberako be orrixek eindde itxi, ostruok.
-Joe txarri horrein okelie… oso izan bihar zan gozua, ezta?
-Je je, ez jakixat /etxakixat/ nik mutil. Orduen parte gero etxerako izeten zuan bat edo, ta bestiek, txarri tratantie etorten zuan ta hari ataraten jakuan punturen batera, edo Ozetara edo…
-Arabatik etorten zien, ezta?
-Bai, hara tratua eitten zoan ta ba batek bi te bestiek bat ta beste batek hiru igual, ba, segun zer ein zan, ba, Arabara eruten zittuan txarrixok e, “de venta“. Oiñez hartu ta handik Arabara, e! Ta ondo aillegetan bazien, zerbait. Zegatik txarrixek…
-Txarrixak zela faten zien, ardixan modura, lotuta edo zelan?
-Ez, ez ez. Aurrien hartu ta… txarrixe lutute bai, ibiltten dok. Zerien, hanka azpittik, aurreko hanketatik sartzen jakok eta lepuen bueltie emuten jakok eta sokiaz ibillten dok, baiñe txarrixe dok “un trasto malo“, e!
- Nik ez dot sekula ibili.
-Buenooo, buenooo, txarrixe, txarrixe dok, bai.
-Nik basarrixen txarrixe […] eukitten nauen mutikotan, eta txarrixoi kanpora ataraten neben. Joe, gero harrapaittia e…
-Bai. Harrapetie ta, txarrixe behin apur bat jareindde kostrunbretan badok /bok/, [zaittua, zainttua] egun bat edo bixen etorriko dok /etorrikok/ bere lekure, jana dauen lekure etorriko dok. Baiñe peligrosue dok, zenbait berok hartzen badusk e, mendixen bertan txarrixe jarein ta akabau ta ein dittuk. Beruek hartu hantxe ta…
-Ia. Hori normalien e, zarrauta eukitten zittuein?
-Bai, bai, bai, zerraute, zerraute. Bai, bai. Txarrixe berandako txabolie eindde. Berandako txabolie eindde. Ta atsalde partien, azpixek atara edo eitteko, euzkixe bueltetan-edo ekitten zanien, jarein, ta han buelta bat eitten juen eta, hor muturke edo han inguruen eta azpixok-eta ataratakuen gero barriro sartu te jaten emun ta holan izeten zuan. Ta txarrixoi, buenoo, txarri barik pastorie? Orduen pentsau be ez.
-Dana aprobetxau, karo ze…
-Bai.
-Gazuria aprobetxaitteko…
-Bai, bai, bai. Nik ez jittuat /etxitxuat/ ia urtietan be eruen e, bihelekue besterik ez dok eta…

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia