Arrasate (Gipuzkoa)

Hiruzpalau gazta egiten zituzten egunean

Hiruzpalau gazta egiten zituzten egunean <p>Hamar urterekin hasi zen artzain. Zelai gutxi izaten ziren eta basoan ibiltzen ziren ardiak. 180 buru izaten zituzten. Egunean 3-4 gazta egiteko esnea izaten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-078-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hamar urterekin hasi zen artzain. Zelai gutxi izaten ziren eta basoan ibiltzen ziren ardiak. 180 buru izaten zituzten. Egunean 3-4 gazta egiteko esnea izaten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ardixak be eukiko zittuein, ezta?
-Bai, bai, nik ardixek…
-Zuk umetatik ezautu…
-Nik zortzi urtetik ezautu nittuan ardixok. Ni hamar urteaz banebillan ardi zain be. Bai, bai.
-Eta ze, zuen garaixan ingo zan... zuek nun eukitten zittuain, kargalekuan, edo?
-Bai, bai. Guk beti han. Ardixek geuriek betik hara fan izen dittuk. Ta gero neguen, ba, hemen. Orduen ez jeuan /etxeuan/, esan dotena, gurien letxe artue ta garixe egoten zoan solo danetan ta zelai gutxi jeuan. E. Ta orduen, orduen basue izeten zuan ardixen pastue.
-Oin piñue dauena, ezta?
-Bai. Oin ba mendittik jeitxi ta ba basora. Hemen basora, basora. Ta bilddotsak ein ahala, ba hementxe, etxe inguruen nunbaitten, pagatxie ta eraindde egoten zoan zati batzuk ta orduko pastoretzaia hola izeten zuan. Bai, gero…
-Eta, jaitzi ardixak, eta gaztaia goixen [eitteko], ezta?
-Bai, bai, behien be bai. Gutxi asko, bixetan orduen be. Oin beste ez. Klaro, ardixe basuan ibilitte ba ez juan/etxuan/ esnerik emuten oingo moduen. Oin beste forma bat jak ia. Ardixei esnie kendu eitten jatek oin. Orduen ez. Orduen ba, goixien hartu ta ba hortik ziher bakuen aurrera ardixek eta, handik bueltie eitten gehixau kantzetan zittuanjaten euena baiño. Ta ba esne gutxi ekarten juen. Esne gutxi ekarten juen. Orduen ba hiru-lau gazta egunien itten bazien e, goixien bi ta gabien beste bi edo, ba, alto, alto. Bai.
-Ia. Eta zenbateko artaldia eukitten zebein?
-Ba orduen? Oin baiño geixau esateko. Orduen e… ba!... gero antzue ta be gehixau egoten zoan. Urte biaz ta be gutxik eitten juen, ta jan barik egoten zoan, alimentau barik eta, urte biaz ta be gutxiau eukitten juen bilddotsa ta, baiñe bestela hemen beti egon dittuk ehun ta larogei ardi inguru. Ointxe egongo dittuk ehun ta berrogei, edo hortik behera.
-Ia, ia, ehun ta larogei ardi e? Horreik gaztaiok saldu eta nun eitten zittuein?
-Bueno, orduen esan dostat, orduen gaztai gutxi eitten zoan. Orduen gaztaie, orduen gaztaie etxetik be dana saltzen zoan. Orduen ez jauan /etxauan/ gaztairik. Oin jak gaztaie ugarittute. Oin jak gaztaie ugerittute.
-Karo, ardixe [borrolau] eitten dalako eta esnie […].
-Bai, bai, bai. Baiñe orduen pastoriek ehun ta larogei, ba, gurien be egongo zittuan urte batzutan ehun ta larogei buru inguru. Baiñe, batzeko ardixek, ba deskuidetan bahaz, zenbat? Higurogeita hamar edo hirurogei bakarrik. Orduan bilddotsa hazi be gehixau eitten zoan. Bai. Ta gantzue be asko egoten zoan. Ta orduen, ta esan dotena, ardixen alimentaziñuan zerien esnie be, ez zuan batzen hainbeste, ez zuan batzen. Bai. Orduen mendixen, Degurixen ta zenbat gaztai eitten juan ba jentiek? Ba goixien gaztaitxo bi ta gabien beste gaztaitxo bi ta hantxe egon. Pastorie fan ta hantxe egon. Hantxe.
-Baiñe lan dana pastoriek, ezta?
-Bai, bai, bai, bai, hombre!
-Jaitzi ta.
-Jaitzi te gaztaiek ein ta gero harei kasu ein ta norberandako jana ifini ta hori danoi e, hori betik izen dok ia…

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia