Arrasate (Gipuzkoa)

Arrasate inguruko jaiak eta feriak

Arrasate inguruko jaiak eta feriak <p>Auzoetako eta inguruko herrietako jaietara joateko ohitura zuten, batez ere Arrasatera, Bergarara eta Elorriora. Baita ferietara ere. Domeketan ez ziren kalera jaisten, baina Arrasateko feriara hilero joaten ziren. Traktoreak azaldu aurretik ere, Arrasateko feria galtzen hasita zegoen. Elgoibarkoak eta Arrasatekoak omen ziren Gipuzkoako feriarik onenak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-073-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Auzoetako eta inguruko herrietako jaietara joateko ohitura zuten, batez ere Arrasatera, Bergarara eta Elorriora. Baita ferietara ere. Domeketan ez ziren kalera jaisten, baina Arrasateko feriara hilero joaten ziren. Traktoreak azaldu aurretik ere, Arrasateko feria galtzen hasita zegoen. Elgoibarkoak eta Arrasatekoak omen ziren Gipuzkoako feriarik onenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zure gazte denporan auzoko jaixak edo hola erromerixeta ta nora juateko joerie zeuketzuein?
-Ba auzoko jaixak hemen bertan izeten zien-ta. Udalara-ta, Udalan agostuen izeten zien San Estebanak ta horra. Gero beste zona bat hor goixen San Migel de Monte.
-Hori ze herrittakua?
-Hori Bergara partera heltzen da ta horra be bai.
-Elorrixo aldera ta?
-Elorrixo aldera ta be bai, Ferixa Nausikutan ta faten giñen.
-A, ferixara Elorrixora ta.
-Ferixa Nausikuek die Elorrixoko fiestak, septienbrien lelenguen, lelengo domekan izeten die ta faten giñen Elorrixora-ta. Ta Mondrauen San Juanak eta Santo Tomasak-eta.
-Ta bestela holan domeketan ta kalera fateko ta ohitturaik?
-Pentsau, gaztetan pentsau bez. Bertan auzuen.
-Ta musikaik eta eukitten zauen hemen?
-Keba, ez euen hemen musikaik.
-Ta tabernie edo holan?
-Ezta, ezta, ez euen.
-Dantza eittea orduen jaitten ta hola bakarrik?
-Jaitten ta holaxe bakarrik.
-Ta pagau biherrik izeten zauen?
-Bai, honbre, korruek egoten zien ta pagau ein biher zan /bizan/ dantzan eittie.
-Musikarixek pagaitteko.
-Musikarixek pagetako.
-Eta ferixak eta, norako joerie izeten zauen?
-Ferixie Mondra, Mondra.
-Hillero.
-Hillero, bai.
-Norbaitek kontau ostan, traktoriek eta hasi zienien ferixak hondatu ein ziela.
-Aurretik be bai ia Mondra galdute euen traktoriek eta hasitte baiño Mondran ferixa ona eitten zan e! Ganau asko juntatzen zan. Ta baiña apurke-apurke galduaz fan zan, traktoriek eta etorri orduko be galdute. Makiñarixie gero egoten zan azkenien ta. Bestela, ganau asuntue, idi ta behi ta hori Mondran ferixa ona eitten zan. Esaten daue Elgoibar ta hurrengo Mondra zala ferixaik onena eitten zana hemen Gipuzkoan. Hala esaten daue. Gaiñera Mondran tratante asko egoten zan idixekin-ta.
-Zuek idi probatan ta sekulo hartu dozue parteik?
-Ez, ez ,ez, ez.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia