Arrasate (Gipuzkoa)

Gerra osteko jatorduak

Gerra osteko jatorduak <p>Errotak itxita zeudenean, herriko errota batera joan behar izaten zuten etxerako garia ehotzera. Baina zahi asko eta irin gutxi ematen zuten bertan, eta horregatik Elorriora joaten ziren ehotzera. Babarrunak eta urdaia jaten zituzten egunero eguerdian, eta porru-patatak gauean. Gaztaina denboran gaztainak, egosita edo erreta. Esne trago bat eta ohera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-073-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errotak itxita zeudenean, herriko errota batera joan behar izaten zuten etxerako garia ehotzera. Baina zahi asko eta irin gutxi ematen zuten bertan, eta horregatik Elorriora joaten ziren ehotzera. Babarrunak eta urdaia jaten zituzten egunero eguerdian, eta porru-patatak gauean. Gaztaina denboran gaztainak, egosita edo erreta. Esne trago bat eta ohera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta zeuek bazeukotzuein hola garirik edo artorik edo ixoteko? Zela eitten zeuein?
-Elorrixora edo ahal dan lekuetara fan biher. Hor Mondraguen auen fabrika bat, Arrasate. Han kupue kanbixetan auen. Ba eruen garixe, ta hainbeste gari eruen ta emuten eutsuen honenbeste urun. Baiñe gehixena zahixe emuten auen, ta harekin pasaik!
-Ogixe zahixekin eitten zebein?
-Galbahittute. Galbahittute eitten zan. Galbahien pasauta.
-Oseake zuek zeuentzako erun biher zeueiña be, ha be neurtuta euen? Zuk zeure kupua pagau eta gero. Beste urunakin ezin zeiken ein zeuk gure zebena? Ez?
-Keba. Ha, errotak eta zerraute auzen ta obligaute zingozen horraxe faten.
-Ta mundu dana leku batera.
-Karo. Danak leku batera. Mondraue dana horraxe fan biher izeten zan, ta erueten zan, ba, berrogeita hamar-berrogei kiloko zakua. Ta emuten eutsuen e, nik ze dakitt, hogei kilo urun edo eta, gehixena zahixe. Ta ha ba gero galbahiketan [dozun] ta urune geraketan zan ezebezien.
-Etxerako lain izeten zan?
-Ez, falta.
-Artua jan biher asko?
-Artue, artue jan biher, artue egunero!
-Ze izeten zan orduko menu normala?
-Babak eta urdaikixe!
-Ta gabien?
-Gabien porru-patatak.
-Ta gaztaiña denporan?
-Gaztaiña denporan gaztaiñak be bai. Gaztaiñak guk asko gauken, gaztañadixe gauken guk hemen etxe gaiñien dezentie ta, gaztaiñak-eta jaten gittuen, gaztaiña erriek eta…
-Ta egosixak?
-Egosixe eguardixen jaten zan jeneralien. Gabien erreta. Ta esne trago bat eta ogera. Uskarrak [botaten] ta aide!
-Bueno, gaztaiña denporan libre da, ezta?
-Gaztaiña denporan libre da, bai!
-Ez, ze Oñetin, zure edadeko jentiak, zu baiño zahartxuauek esaten ostain, bi edo hiru etxetan tokau xaten, udazken-neguko afaixa izaten zala gaztaiñak eta saldia.
-[Hiruka be], esnie.
-Ta gero esnia, karo. Ta ogera.
-Ogera.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia