Izara bidez komunikatzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-069-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra amaitu ostean etxean gelditu zen. Lagunekin jaietara joateko gelditzeko, izara baten bidez komunikatzen ziren. Izara jarriz gero joango zelan esan nahi zuen.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: ARR-069/028
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
- Eta ia behin gerria akabauta, etxien ia ze basarrittar, basarrittar petua ia?
- Bai. Handik be, ba, plazara faten nitzen ta etxeko lanak ein ta etxeko, […] lagunek be banauken ta lagunekin fiesta zanien gure telefonue badakitzu ze zan? Haik ipintten eben, ona edo txarra, ipintten zeben ixera bat, denporie be ona in biheko eben, edo bazoiez, zuk bazekixen ipinitte euena edo ez euena. Zuk be hola in bihe zeben. […]
- Izaria ifintten bazeben…
- Bai, ixerie.
- Fango ziñan eta bestela ez.
- Bai. Ba, fateko ordue ipinitte zeuken. Fan biher bada, han eongo zan.
- Ia eta nora juateko ohitturia zeukotzuein?
- Ba, Ziorlara San Isidruetan ta, holakotxe gauzatxuek, gauzatxo batzuk.
- Bai, bai. Eta hamen San Juanetan ta?
- Ba, bueno, bai.
Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!