Arrasate (Gipuzkoa)

Gaztainak; Markuleteko errota

Gaztainak; Markuleteko errota <p>Gaztaina oskol eta guzti gordetzen zen behar zenerako. Askotan egosita jaten zituzten. Kanpoan zaku batekin edo egurrekin tapatuta izaten zituzten. Beraiek ez zuten artorik baina Markuletek bai, Uribarriko errota eta okindegia zenak. Haiek zaldian ekartzen zieten etxera irina eginda.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-069-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztaina oskol eta guzti gordetzen zen behar zenerako. Askotan egosita jaten zituzten. Kanpoan zaku batekin edo egurrekin tapatuta izaten zituzten. Beraiek ez zuten artorik baina Markuletek bai, Uribarriko errota eta okindegia zenak. Haiek zaldian ekartzen zieten etxera irina eginda.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero gaztaiñak eta jaten zindduein?
- Bai, honbre!
- Hor udazken partien ta gaztaiñak, ezta?
- Honbre! Gorde itten zan gaztaiñie gordeten zan, koskol ta guzti gordeten zan pilluen eta biher dozunien eskuera bateaz jo bat, apur bat emoten otsezun eta etara ta bestie gorde, han.
- Eta danboliñien, danboliñien edo egositta?
- Ez, ez, bere pintxo ta guzti! Lurrien.
- Baiña ta jan?
- Jan?
- Jan egositta edo erreta?
- Jan egositte askotan, egositte askotan. Ha, ha eoten zan betik kanpuen gaztaiñie. Tapau zakuen bateaz edo egurren bateaz edo egur batzukin ta tapaute freskuran. Ta han hartu eta egunero.
- Ia.
- Egunero edo biher gabenien behintzet ta nik ez dakit ba, orduen zera ibiltten zan [...] esnie eta ogixe.
- Eta artua ta talua ta?
- Ba, artue ez geben guk itten ta artue itten euena zan Markulete. Markulete zuk ez dozu esistidu?
- Ez.
- Hori zan errotie, panaderixa edo errota, dana itten eben, Markulete. Oin ez dao.
- Nun euen errota hori?
- Hori, hori Uriberrin, Garagartzara bidien.
- A! Uriberrin bertan?
- Oin edifiziuek eta… Mendittibarri onduen.
- Ia, ia, ia, ia.
- Eta haik zaldixen ekarten euen etxera, erun be bai, ta ixo eta urune eindde ekarten euen etxera. Bai.
- Baiña zuk esan dozu garixa gerra aurretik euki zebeilla baiña ia gerran…
- Ez, gerra denporan ez naz akordetan. Horixe be ez naz akordetan.
- Eta gerra ostien ia ez dozue garirik euki?
- Eske ez naz akordetan hoixeaz be. Ez geben eukiko, ez dot pentsetan.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia