Arrasate (Gipuzkoa)

Gerran umezurtz

Gerran umezurtz <p>Ama gerra sasoian hil zitzaion etxeko atarian zegoela balaz zauritua. Gerrako umezurtza da Gregori. Neba-arrebak gerrako soldadu, neskame, morroi... aritu ziren, hala ere baserria aurrera atera zuten denen artean. Ganadua eta astoa zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-069-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ama gerra sasoian hil zitzaion etxeko atarian zegoela balaz zauritua. Gerrako umezurtza da Gregori. Neba-arrebak gerrako soldadu, neskame, morroi... aritu ziren, hala ere baserria aurrera atera zuten denen artean. Ganadua eta astoa zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ia, ia, ia. Ta zela galdu zebein, ba, ama?
- E?
- Ama zela galdu zebein?
- Ama, etxeko atien ganauei ure erateko jarein, ure be falta, gerra denporie zan ta, soldauek ezen gure etxien. Ni ez nenguen etxien, orduen Kanutonien orduen nenguen, eta ure erateko jarein eutsenien kanpora urten biherko eben, [ostera in biherko eben], ta bala bateaz, garbi. "Con arma de fuego", neuk dauket papelak. Neuri tokau jaten, "huérfana, huérfana, huérfana de guerra" neu naz.
- Kontxo!
- Eta neuri tokau jaten baiña, kitto. Anaiek, bat eongo zan soldau ta beste bat eongo zan Araban krieu ta holaxe danok, sakabandute.
- Ia, ia, ia.
- Basarrixa ipintten geben, ibiltten geben, apur bat ibiltten geben danon artien edo. Guk apur bat ortue ta…
- Zela, zenbat ganau zeukein?
- Ganauek?
- Zenbat ganau euki zebein?
- Hiru edo […] eukitten gittuen.
- Ardirik?
- Ez, ez, astue, gero noizbaitten astue. Bestela danak buruen edo…

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia