Arrasate (Gipuzkoa)

Ohiturak: Ezkontza, lutoa...

Ohiturak: Ezkontza, lutoa... <p>Ezkontza egunean familia arteko banketea izan zuten, Arrasateko Toki Ona jatetxean. Trajea janztea derrigorrezkoa zen ezkontza egunean. Bere ezkontzako trajea semeak apurtu omen zuen Maritxu Kajoi jai batean. Gurasoetakoren bat hiltzen bazen, lutoa bi urtez eramaten zen. Beste senitartekoren bat bazen hildakoa, luto-erdia izaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-053-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ezkontza egunean familia arteko banketea izan zuten, Arrasateko Toki Ona jatetxean. Trajea janztea derrigorrezkoa zen ezkontza egunean. Bere ezkontzako trajea semeak apurtu omen zuen Maritxu Kajoi jai batean. Gurasoetakoren bat hiltzen bazen, lutoa bi urtez eramaten zen. Beste senitartekoren bat bazen hildakoa, luto-erdia izaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ez.
- Ez, ez? Ez zan izaten.
- Ta zuek ezkondu ziñaiñien, banketia edo eitten zan?
- Bai, bai, bai, bai. Eruten zien etxekuek danak ta gero tia-tiuek be danak, ta ba hortik aparte gauza haundirik ez. Gu juntauko giñen hirurogetaka lagunek. Mondrauen, orduen jatetxiek oso onak auzen. Toki Ona esaten akona, ta guk Toki Onan euki gauen, ta gero aurreratxuauen Mendikutena ta Urizar be orduaintxe sartu zan ta, bai. Jatetxiek onak auzen.
- Eta trajea? Zuriz ezkontzen zan neska ala beltzez?
- Horri preguntaiozu, ez dakit nik. Nik behintzat trajie derrigorrekua zan ezkonketako.
- Baiña gero modan egon zan zuriz ezkonketia.
- Baiñe…
- Orduan zer zan beltzez?
- Ez dakit nik zuriz ta ni, horrek berorrek daki nik baiño hobeto. Horrek holako soiñeko bat erun auen ez dakit nik armaixuan ez dan eongo. Ta ni, trajie, mutikuek apurtu auen zerien, Mari Kajoi edo holako…
- Harek akabera ona euki eben orduen.
- Bai, harek emun utsen azkenoi. Trajie jantziko naben ezkonketako. Gero akordetan naz ezkondu harekin trajiekin ta gero beste batekin fan nintzen Madrilera ta gero akaso entierroren baten edo jantziko naben baiña akabo. Nik ha trajie gehixao ez naben jantzi. Bai.
- Eta lutua?
- A lutua, bueno, hori beste historixa bat zan. Lutua ama edo aitte edo familixako bat hil ezkero, baltzez jantzitta ibili biher lehenengo urte bixen edo ez dakit zenbat denporan.
- Bi urte?
- BI urte uste dot izeten zala.
- Urte bixan baltzez, e? Lutua?
- Bai, bai.
- Bi urte gurasuak bazien hiltzen zienak.
- Bai.
- Eta beste senitartekon bat baldin bazan?
- Mediolutue edo holako zeoze esaten akon. Gero orduen auzen gabardina haundi batzuk eurixa danerako ta, ta holako brazoleta haundi bat ipintten akon baltza besuan.
- Norbaitt hiltzen zatzulako, esateko.
- Bai, bai. Bai. Orduen… Orduen, bueno, oin be hilttie hilttie da ta bakotxak bere lekuetan pena hartuko dau baiña orduen nik pentzeten dot persona bat hiltten zanien familixa dana gaixotu eitten zala. Bai, ta gero errezuek ta ez dakit zer ta badakit zer.
- Osea ke errosarioa egunero errezatzen zendun etxen? Errosarioa, egunero.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia