Arrasate (Gipuzkoa)

Arrasate askoz txikiagoa ezagutu zuen

Arrasate askoz txikiagoa ezagutu zuen <p>Esnea kalean saltzen zuten. Zigarrola aldea handitu zenean, kalera gutxiago joaten ziren. Bera mutikoa zenean bizpahiru etxe eta lantegiren bat besterik ez zeuden Zigarrolatik Arrasate barreneraino. Pedro umea zenerako Zerrajera martxan zegoen. Pedro 1947. urtean sartu zen Zerrajeran, 3.554 langile zenbakiarekin. Kooperatibak 1955 urte inguruan sortuko ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-053-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Esnea kalean saltzen zuten. Zigarrola aldea handitu zenean, kalera gutxiago joaten ziren. Bera mutikoa zenean bizpahiru etxe eta lantegiren bat besterik ez zeuden Zigarrolatik Arrasate barreneraino. Pedro umea zenerako Zerrajera martxan zegoen. Pedro 1947. urtean sartu zen Zerrajeran, 3.554 langile zenbakiarekin. Kooperatibak 1955 urte inguruan sortuko ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esnie eta erueten zeuen kalera?
-Ba hooombre! Ha zan ba gure zeroi. […] porruek eta. Zigarrolako andrai.
-A, Zigarrolako andrai? Ez ziñan faten kaleraiño?
-Kaleraiño? Ez.
-Kaleraiño ez?
-Gure aman denporan bai, baiñe gero hau puxkat haundittu zanien, ez gitzen faten ez. Hau puxkat haundittu zanien, ez gitzen faten.
-Eta Zigarrolan ze euen azokia? Edo etxerik etxe ibiltten ziñan?
-Hor ibiltten zien horreik e, andra bi edo hiru edo, lau edo. Bai, hemen jente asko dau. Hemen lehenau be, ni mutiko denporan, urten hemendik eta Mondrauen, Maala esaten jakon barreneraiño, ez auen etxe bat be. Ba horixe, “Casa hierro“, gero Bidekurtze edo esaten jakona beste bat, ta ba akabo. Fabrika bat edo bi, Elma ta holako batzuk eta… ez auen, kaleraiño ezer be ez auen.
-Ta hor zerria ta noiz ipiñi euen, Zerrajerakuek?
-Ba ni nire… akordua baiño lehenau, e. Bai. Nik ez dakit /eztaitt/, horrek liburua leirute dauket, baiñe ez dutsut esango seguro. Hori ba Zerrajerie fundau zanien-edo izengo zan horreik.
-Ia, oseake zu umia ziñerako Zerrajeria ia martxan euen?
-Hombre! Zerrajerie ez dakit ze urtetan fundauko zan, baiñe nik e… sartu nitzen Zerrajeran “En el año mil novecientas cuarenta y siete“ ta eitten nauen “tres mil quinientos cincuenta y cuatro“ numerua.
-Langille numerua?
-Bai.
-Baiña ta danok ez ziñain ibilliko?
-Baaa batzuk hildde egongo zien! Bueno, gero Zerrajerie bakarrik ez zan! Zerrajerie, Roneo, Altos Hornos, Olate Oñetikue be Zerrajeriena zan.
-Bai, bai.
-Ta ba hor e…
-Oseake oingo kooperatibak baiño jente gehixau ixa!
-Eske orduen koperatibarik ez auen e! Koperatibie fundauko zan “en el año mil novecientos cincuenta y cinco” edo holako bat? Ni soldauskatik etorri ta gero. Bai.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia