Galdutako baserriak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-052-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Hamabi baserri besterik ez dira geratzen San Andres auzoan, garai batekoen erdiak, gutxi gorabehera. Izenik izen azaltzen dizkigu Joxe Bixentek. Berak ez du inoiz lantegi batean lanik egin.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza - Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko otsailaren 10a
- Iraupena: 0:02:28
- Erref: ARR-052/002
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
-Hiru baserri, beratzi… Intxausti, hamar, Takolo hamaike… hamaike… ta geurie hamabi besterik ez dittuk egongo.
-Erdixak?
-Erdixek egongo dittuk.
-…gora[…], ezta?
-Badator gora?
-Bai.
-Ba gora badator, itxungi, itxungi hori. Holan, bale, geratuko dok /geratukok/. Bale, ondo jak. Ba oin geratuko dittuk horreitxeik, hamabi… hamabi, hamahiru? Holako bat. Hemen kendutekuek dittuk Boliñeteko errotia… Gero hamen bezino bat be bajauan, gero hamen bezino bat be bajauan, Muxibar azpikue. Ta ha be, ha be jausi in zuan aldemenetik eta kendute jak. Beste baserri bat bajauan hamen, honen kontra.
-Bai, entzunda dakot.
-Ta hori bat. Boliñete hiru, Satorretxe lau, Isazelai zaz… lau-bost, Atxena xei, Axeri zazpi. Zazpi kenduta jazak. San Andres beste bat, San Andres baserri zahar bat, zortzi, kendute… zortzi egongo dittuk kendute. Ta egongo dittuk Otamendi bixek bi, Azue bixek lau… Etxaburu, Tellemendi zazpi… Gero beste bat hor kantera onduen be ha be eliminaute jak, baserri zahar bat. Zazpi. Gero bestaldien jazak beste bi basarri, beratzi. Ta geurie, hamar. Hamar besterik ez dok egongo e. Han Intxausti hor behien, ta Takolo. Hamabi. Hamabi behintzet bajazak. Ta hamar bat egongo dittuk, hamar-hamaike egongo dittuk kendute. Horreik Ulgo… Ulgorrek…
-Ta hamabi horreittan jendia bizi da?
-Bai, ondio bizi dok. Nik esan jittuaten baserrixetan jentia bizi dok ondio.
-Ta hainbeste fabrika in ondoren zu zeu be fabrikan ibilittakua izango zara ba?
-Ez, sekule be ez!
-Bapez.
-Sekule be ni ez naz egon fabriken. Fabrikarako okasiñue euki naixuan nik hamen, Ulgorrena ta, nire lagunak zittuan horko Ulgorreko fundadoriek eta, neuaz eskolan ibilittekuek, bat behintzet. Bat ez, bi be bai. Ta esan justien ta “Ba! Ni ez naixuek pasetan kalera!“ Ta ez nintzuan fan. Juan banitz hoba!
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!