"Baltza"-ren arrebaren gorpua ekarri zutenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-050-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Hiltzera zihoala ohartu zenean, Etxezarretako "Baltza" lehengusinarekin ezkondu zen. Parisen "Baltza"-ren arrebak bere burua hil eta gero, haren gorputza ekartzeko sortutako komeriak.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko otsailaren 17a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: ARR-050/024
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak
Transkripzioa
- ...hil biher zana beorrek, eta hil biher zana igarri utsenien ezkondu zan bere primiaz, horrekin bergarakuorreaz. Horrekin ezkondu zan eta, ba, hari itxi utsen, ta haren semiei, Mendiatarrai itxi utsen dana. Horrei gero pasau jakon beste hor pasadizo bat horrena, bere arrebie bere buruaz beste suizidau ein zan bere arrebie Parisen, eta ekarri biher auen hona. Hemen kanposantue hemen aukien; bertan ein auen kanposantua horrek, baitte kapillie be. Eta, orduen, ha ekarri biher auen horra enterretan. Eta, klaro, pagauko zittuen diru mordo bat Paristik hona ekarten. Ta zela Bergarakue zan bere primia, enda berak Bergarakin asko, zer asko hori euken, hartuemun asko eta [bagau] be asko eitten auen Bergara aldien, orduen pentsau euen Bergaratik bueltan ekartie hori arrebioi. Enda, jo, Bergarako aiuntamientuek eskau utsen kriston diru pillue han pasetako, handik Bergaratik pasetako.
- A! bakarrik pasaitteko?
- Bai. Oin be ingo daue hori. Ez dakit zela izeten dan hori. Ez dakit, herri batetik bestera pasetako izeten da dirue pagau biherra, ez dakit zelan dan. Behintzet...
- Hilddeko pertsona bat?
- Bai, bai, bai. Hori bada itxurie. Zeatik ni akordetan naz ekarten dotsuenien anbulanzian, hil barik dauen plantie itten daue. Ez dakit, hildde ez da..., itten daue hildde ez balego bezela. Ez dakit zela… Bai, han itxi biher dozu zuk; hil bada, han itxi biher dozu, bertan itxi biher dozu. Ordun...
- Harik eta jueza etorri arte.
- Bai eta gero bai. Ze ni akordetan naz ni hor...
Egilea(k): Antton Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!