Arrasate (Gipuzkoa)

Arrebaren gorpua Etxezarretara ekartzeko komeriak

Arrebaren gorpua Etxezarretara ekartzeko komeriak <p>"Baltza"-k arreba Etxezarretara ekartzeko egin zituen komeriak. Auzoko jende askori lana ematen zion Etxezarretako nagusiak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-050-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Baltza"-k arreba Etxezarretara ekartzeko egin zituen komeriak. Auzoko jende askori lana ematen zion Etxezarretako nagusiak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen esan doun bezela, Bergako aiuntamentuek eskatu utsen diru mordo bat handik pasetako, ordun juan zan Oñatira. Oñetikuek ez utsien kobrau txakur txiki bat be. Oñeti pasetan, osea Zumarragatik Oñetittik bueltan ekarri euen Etxezarretanera ta Oñetikuek ez utsien kobrau bape. Eta ein euen, ha ezin leiken eruen, orduen ein euen pistie San Prudentziotik. Ez dakit hori zeatik ein auen, ze bestekaldetik erun leikien, ez dakit orduen zubixe eindde egongo zan edo in barik egongo zan ha zubixe in barik egongo zan igual. Kuestiñua da ein euela San Prudentziotik Etxezarretaraiñoko bidia, ha erueteko, arrebie erueteko hara.
- Oin trenbidia dauen…
- Bai, handik ezkiñatik, bai. Bai, orduen einddeko bidie da hori horretxeatitxek, arrebie erueteko hara.
- Eta gero bide hori aprobetxau euein trenbidie eitteko?
- Ez, bi bide eongo die, bata trenbidie eta bestie zera, bai, bestie, bai. Hori in euen Rafaelek. Rafael e…
- Orduan zubirik ez zan eongo ondion.
- Ez zan eongo, ez zan eongo, zubixe barrixe izengo da.
- Bide bakarra iguel ha hantxe inguruen izango zan.
- Igual zubi zelebren bat eongo zan, ze zubixe ikusten da barrixe dana. Zubixe harlanduz einddakue da eta, ba, igual ez zan eongo, igual ez zan eongo, ez dakit. Holaxe.
- Ta zeatik gure eben ba Bergaratik… A! Zumarragatik Deskargatik Bergara eta gero berriz hona?
- Bai. O… kostatik bueltan etorriko zan edo ez dakit nundik. Orduen oingo erraztasunik ez zan eongo ta bideik be ez zan eongo ta orduen Bergatik ekarri euen, ekartie gure euen, eta Bergarako aiuntamientuek diru pilluek eskatu utsen. Eta orduen ein euen Oñetira. Ta Oñetittik. Oñetikuek bape ez utsien kobrau, libre, eta orduen bidie in auen hara. Ta…
- Osea, Oñatittik San Prudentziora ta gero erreka kontratik…
- Bai, bai, San Prudentziotik erreka kontratik, errekaik kontra, errekaik kontra, eruen euen zera, pistie. Orduen ez… atxurraz in biher zan /inbizan/ e! Atxurre ta paliaz! Ta… atxurre ta paliaz indde daukou horrek, ha, “Kortagaiñe” esaten dutsau horri mendixorri, atxurre ta paliaz indde dauko mendi guztian, orduen kamioirik be ez auen denporan —harek baekixen kamioiek etorri biher ziena hona—, eindda dau bidie goraiño. Orduen denporan! Atxurre ta paliaz!
- Ta jente pilla bat biheko euen.
- Ba karo, ta harei danai jaten emuten utsen. Joe hori, hori auzuentzako ona izen zan e, oso ona, bai, bai, bai. Oin ba bestekaldetik, ba…
- Gero zuek zeuek irak ekarteko-edo ebalten zeuen bide hori ?
-Ez, ez, ez. Hori berie zan. Hori berie zan. Ez, ez. Horrek e… Bueno, gurekin, Kataidekuekin, ondo portau zan, betik ekarten zittuen… hori da hori mundu guztixen ibilittakue…

Egilea(k): Antton Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia