Arrasate (Gipuzkoa)

Errepublikan langileria hobeto

Errepublikan langileria hobeto <p>Sindikatoek indar handia omen zuten errepublika garaian. Langileek ondo irabazten zuten, baina enpresariek ez zuten langile gehiago hartzerik nahi. Lana ba omen zegoen, baina jende gazte asko lanik gabe zegoen gerra hasi zenean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-048-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sindikatoek indar handia omen zuten errepublika garaian. Langileek ondo irabazten zuten, baina enpresariek ez zuten langile gehiago hartzerik nahi. Lana ba omen zegoen, baina jende gazte asko lanik gabe zegoen gerra hasi zenean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nik, dudaz akaso ez jatzu gustauko esatie baiñe esan biher dotsut, republika denporan lanien zabillena, oin baiño hobeto abillen, fabrikan lanien abillenak. Republika denporan.
- Republika denporan.
- Bai. Baiñe zein abillen lanien? Ez zeuen hartzen iñor. Zerrajeriek eta entzunde dauket, lana, pediduek ein ezinke bai eta obreroik ez zauen hartzen.
- Hori zeatik?
- Ba hundidu gura euen naziñue, gerran bat edo zeoze urtetie gure. Ta mutillek, hamazortzi-hogei urteko mutillek eta, gerrara fan arte, gerra eguna arte, golpeik be in barik. Ez zauen lanik iñun hartzen. Horretxegatik. Baiñe lanien abillena, horreik sindikatuok eta obligau itten utsien ta pagetan utsien ondo. Baiñe bai, ondo pagetan utsien. Lanien abillenak eta ez abillenak, astien hiru edo lau bider tabernan billotsa ta angulak janda abillen Zerrajeran biherrien, lanien abitzenak, e? Ta bestiek, holaxe, asko. Nik [darabiltten], nire aldamenien, gure han bezino bi gauken etxien bai ta azen bi anai, bestiek gaztiauak zien, bi anai gerrara fan zien gero bixek, batek hogei urte auken eta bestiek hemeretzi, urtebeten diferentzie, etxien. Nunbaitten ezebe, baten batek nunbaitten kriau edo zeoze lanik jiratzen baotsen, haretxek, lanik ezin topau iñun be, jornalerako lanik. Ta gero gerriak urten auen ta gerrara danok hamazortzi urtekin, atzenengo, atzenengo kintia hamazortzi urtekin fan zan gerrara. Xei urtien gerran. Ta holaxe zan baiñe horreik lana Zerrajeran eukien, orduen Zerrajerie bakarrik euen ta Elma, ta kutxeixie hasi, ba, zerien baiñe. Lana asko, baiñe ez gure hartu jenteik. Pediduek retxazau gure ta holakuek entzunde nik. Ta jentie ezin kolokau iñun. Ta nik tio bat dabitteten Zerrajeran ta harek Donostien Maria Kristinan bakaziñuek pasatzen zittuen. Zerrajerue zan ta afaldu kalien egunero. Ta beste batzuk…
- Ta ze zan, jefia? Edo…
- Ez, ez. Zerrajero bat, zerrajero normal bat. Bakaziñuek be orduen hamabost egun edo ze emoten otsien republika denporan be. Baiñe sindikatue ez, presionau itten auen ba patronuek ta haik ez zeban gure presionaik peik. Ta gero ba ez auen hartzen jenteik. "koiño, hori be bai? Ba ez juat hartuko. Pediduek retxazauko jittuet eta kitto, bapez". Ta "a hundir".
- Hori herrixa hundittia da.
- Herrittikan bi ez, hundidu, hundidu, ba, zertu, hundidutie gure, baiñe eurak jodidu itten zittuen sindikatuek eta.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia